Angel Barturen Azkorra Veneno

Armintza auzoa; Lemoiz (Bizkaia) (1930)

Biografia

1930. urtean jaio zen Armintzako portuko etxe batean. Aita bertokoa zuen eta ama Orabilles auzokoa. Bi neba eta hiru arrebatatik nagusienetarikoa izan zen. Sei urte zituela Armintzako eskolan sartu eta hamaikarekin irten behar izan zen lanera joateko. Hamabi urterekin hasi zen aitari itsasoan laguntzen eta aita hil zitzaionean berak hartu zuen ontziaren ardura. Lau edo bost lagun ibiltzen ziren ontzian lanean eta denetarik arrantzatzen zuten arren (bisigua, lebatza...), itsaski asko harrapatu izan zutela kontatu zigun, batez ere otarraina. Honetarako, tresna ezberdinak ibiltzeaz gain, haiek eskuz egindako otzarak ere erabiltzen zituzten. Berarekin batera elkarrizketatu genuen Ana Mari Mendizabalekin ezkondu zen hogeita hamar urte inguru zituela. Itsasoan ezagutu zuen bere ogibidea eta bertatik bizi izan zen betidanik.

Zintak

KodeaDataProiektua
LMZ-003 2013 Euskal Herriko Ahotsak
LMZ-004 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Denetarik egindakoa da Bideoaren ikonoa
2 Sareetako zuloak Bideoaren ikonoa
3 Saregin bakarra Bideoaren ikonoa
4 Aitagaz eta amagaz ikasitako euskara Bideoaren ikonoa
5 Ingurukoekin ezkondu Bideoaren ikonoa
6 Otarrain asko harrapatzen zen Bideoaren ikonoa
7 Hamar-hamabi urterekin itsasora Bideoaren ikonoa
8 Gela bakarrean herriko ume guztiak Bideoaren ikonoa
9 Athleticen jarraitzaile sutsuak Bideoaren ikonoa
10 Herriko mutil asko nabigatzera Bideoaren ikonoa
11 Otarrainetan aitarekin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Otarrainetarako otzarak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia