Ana Mari Mendizabal Zamakona Pilita

Armintza auzoa; Lemoiz (Bizkaia) (1936)

Biografia

1936. urtean jaio zen Armintzako portuko etxe zahar batean. Aita Armintzako arrantzale bat zen eta ama Ondarroan jaiotako etxekoandrea. Sei urte zituela, ama Santanderren zuten izeko bat jagotera joan zen eta bertan hil zen. Orduan, aitak Santanderrera bidali zuen Ana Mari, eskolara joan zedin. Hiru anai izan zituen eta alaba bakarra izanda, hamabi urterekin, aitak etxera ekarri zuen bertan lagundu ahal izateko. Bizi guztia lanean eman du eta lan ezberdin ugari egin izan zituen arren, itsasoarekin lotura zuten lanetan ibili izan da gehienetan: goizaldean portura heltzen zen arraina Bilboko "asentadore"ari saldu, handik etorri eta itsasoan apurtutako sareak konpondu, arraina garbitu, aparejoak konpondu... Bere umetako laguna izan zen Angel Barturen arrantzalearekin ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
LMZ-003 2013 Euskal Herriko Ahotsak
LMZ-004 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hamabi urterekin itzuli zen etxera Bideoaren ikonoa
2 Denetarik egindakoa da Bideoaren ikonoa
3 Armintzako arraina Bilbora Bideoaren ikonoa
4 Batez ere lupinetan Bideoaren ikonoa
5 Itsas belarrak biltzen ziren udazkenean Bideoaren ikonoa
6 Kofradiako argazkiko emakume bakarra Bideoaren ikonoa
7 Adituz ikasi sareak josten Bideoaren ikonoa
8 Orratzak eta firua otzaran Bideoaren ikonoa
9 Sareetako zuloak Bideoaren ikonoa
10 Ogerleko bat ordubete Bideoaren ikonoa
11 Oraingo sareginek erosoago egiten dute lan Bideoaren ikonoa
12 Oraingo sareak gogorragoak Bideoaren ikonoa
13 Saregin bakarra Bideoaren ikonoa
14 Aitagaz eta amagaz ikasitako euskara Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia