Txiliren ipuina
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-074-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azkuek 'Bein da Betiko' izeneko bere liburuko ipuin bat kontatzen du, kondaira batean oinarritua. Txilik beste norbaitekin izan zuen berriketaldia du ardatz. Txilik itsasoaren eta eguraldiaren berri ematen die itsasoratu behar diren itsasgizonei. Goiz batean irudi beltz eta handi bat antzematen du portuan. Irudi hori ardatz duen istorioa da hau.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: LEK-074/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Gauza andi ta bere moduko bat ikusi eban Txilik Tala Goikotik beraganutz etorrela; baitzen baltzaz ilunetan be gerixa eitten eban. Urreratu jakonian:
- Gabon adiskidia -esan eutsan Txilik-, goixetik gabiltz, goixetik.
- Nai goix, nai berandu, iri zer?
- Asarrez dator mutil au; geu be ba drogarako ezkaittuk txarrenak.
- Nor aix eu, tximizta ori?
- Enakusk?
- Nik ez ondo, eure eskutzar onetako zigorra ixan ezik. Tema egingo neuke Damutu eruen bategaz diardudala. Nundik nora abil eu?
- Eztaukat barriketan iarduteko astirik; baina itaune geijago ez eittekoz erantzungo dauat. Gau guztijan nundik nora eztakidala ta neure gerixia baino beste lagun barik, ibili nabil; egun-sentija baino lenago Oiz-barrenera juan nai neuke, nundi' paneki.
- Egun-sentija baino lenago? Mau-mau, ezta inpernuko diabrua baintz be.
- Lagun on bat baneuko, bai
- Ori ikustiarren...
- Ator
- Baina nik-i...
- Orretara ezkero berba biko gixona aix i
- Ez ni
- Bart euk ezeuan eskiñi edozein damuturi lagun eingo euskijola?
- Baina...
- Atxakijak daukazak ik
- Eta zein tximiztak dei eingo dau itxasoraterik badago?
- Eguraldi txarra, txalupak jaso ezinddakua balego, jarraittuko eusket?
- Bai, zegaittik ez?
Au esanaz ezeban Txilik puzkatxu baten aurreko laguna ikusi. Agertu jakonian, modu onetan jarraitu eben lengo autua.
- Orra or mendebal gogorra ta isla ori gainako baga ta olatuak.
- Tximizta gorrija! Ni baiño igarle obia aix.
- Baator ala ezator?
- Tira.
Perrandesek, asarrezko autu labur au entzun ebanian ezer adittu ezarren, Txiliñ alde urten gura ixan eban, baina egiñala eiñda be, ezeban bere burua lokatu al ixan: orma-kontran norbaittek inka ta lez eukan gorputza. Bere paretik irago zirianian, Txiliri oles eittia otu jakon, baina, ekandu txarrekotzat euki ezeijan, isilik geldittu zan. Bera jagi-orduko Txili ta laguna San Pedron arkupera eldu zirian. Aiako irudijen aurrian damutu guztijak eskuetako zigorraz gorputza astinddu eroien; bekijan Txilik ekandu au, ta bere laguna aurrera joiala ikusi ebanian:
- Adiskidia,esa eutsan, irudi santu baten aurrian ago. Lege oneko Damutua baaix...
- Eta i ri zer?
- Niri neuri ezer ez, baina…
- Bilddur aix.
- Bilddur, zegaitik? Jarraittuko daustak?
- Noranai.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!