Resurreccion Maria Azkue Aberasturi

Lekeitio (Bizkaia) (1864-1951)

Biografia

Euskal idazle, hizkuntzalari eta folklore ikertzaile ezaguna. Ama mundakarra zuen eta aita lekeitiarra (Eusebio Maria Azkue poeta). Itsas ikasketak egin zituen Lekeition eta hamalau urterekin Bilbora joan zen batxilergoa ikastera. Ondoren, filosofia eta teologia ikasketak burutu zituen Gasteizen. Salamancan apaiztu zen 1888an eta, Teologia doktoretza egin ondoren, Bruselan eta Kolonian musika ikasi zuen. Urte berean, Diputazioak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedrarako lehiaketa irabazi zuen, Sabino Arana eta Miguel Unamuno lehiakide zituela. Bertan lan egin zuen irakasle moduan 1936ra arte. Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen eta sorreratik euskaltzain osoa eta bertako burua izan zen, 1951n zendu zen arte.

1913. urtean Rudolf Trebitsch etnografo austriarrak jasotako grabaketa da honakoa. 49 urte zituen grabaketa egin zitzaionean. Euskalkia: bizkaiera.

  • Diskoaren erreferentzia: 2.212 eta 2.213

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-074 1913 Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txiliren ipuina Transkripzioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia