Ume-kantak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-072 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeak lokartzeko kanta batzuk dakartzate gogora.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:00:43
- Erref: LEK-060/072
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak
Transkripzioa
- K:
“Lo, lo, lo aingeruak
zeruan ze barri?
Zeruan barri onak
orain eta beti!”
Ta besterik ez dakit.
-T: Nik honen umiari:
“Ababatxoa loteritan
Ez egin lorik basuan
otsoren batek jan ez zaiezan
erbitxua zarielakuen”.
“Amuma kanta bestia!”, “Ze kanta […]?” ta zelan da bera?
“Lotan nago,
begidxak itxita
rin eta rin
ezin lorik egin”
Ta “kanta ostera be!” Honen alabik eitten [nitxu] horrek gauzok. “Kanta ostera be”.
-K: Neuk be beti harexek, indidxunak, ez dakit. Baiña orduan akorda eitten jatezen... baiña on...
-Ahaztu be eitten dira gauzak eta!
Egilea(k): Janire Alonso Baniandres
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!