Lekeitio (Bizkaia)

Zinera

Zinera <p>Mutilekin ibiltzen hasten zirenean, kakahueteak erosi eta zinemara joaten ziren. Hiru zinema-aareto zeuden Lekeition.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-068 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilekin ibiltzen hasten zirenean, kakahueteak erosi eta zinemara joaten ziren. Hiru zinema-aareto zeuden Lekeition.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Katalin: Bai, gero mutillekin hasi giñan kakauesak erosi ta zinera gero. Kakauesak jan ta zini ikusi.
- A bai? Zinera, nora?
- K: Zinie? Hiru zine euezen Lekitton ordun.
- Teresa: Guk zinerako dirurik be ez [gendun eukitten].
- K: Batzokidxekue, hori, Beitia ta hori. Bai.
- T: Bai, hiru zine euazan.
- (senidea): Gero barridxa.
- K: Bai, gero barridxa, bai.
- T: Haxe neski zan asmaten ebana...
- K: On bera geldittu da bakarrik.
- T: “Zinera jun bihar dot”. “Zinera? Zelako dirukin jungo gara, ba?” Ta emoten eben ordun komuniñoikin txartela garixuman elixan, ta haxe gordeteko. “Harek gorde zetako?” “Gorde egizue /gordeixue/”. Gorde, ta eurakin jun giñin. Hiru grupotan ein gendun kuadrillia, hogeta hamar laun, hiru grupotan. Bat sartu zan, baiña bigarrena geu giñin, ta haxe da lotsaridxa!
- K: Klaro!
- T: Atrapa gaittuzen ebaite ebanak. Haxe da lotsaridxa pasa genduna!
- K: Zeuek be…
- T: Komuniñoko papelakin zinera. Edozer! holakoxe okerrerak eitten genduzan.

Egilea(k): Arene Cid Plaza (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia