Lekeitio (Bizkaia)

Mutilekin baltseoan

Mutilekin baltseoan <p>Domeketako arropa berezia izaten zen, baina beti bera. Mutilekin baltseoan ibiltzen ziren. Teresak bere lagun bat mutilei adarra jotzen aritzen zen. Ez zuten dirurik izaten, ezta beharrizanik ere. Teresaren lagun batek beti izaten zuen dirua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeketako arropa berezia izaten zen, baina beti bera. Mutilekin baltseoan ibiltzen ziren. Teresak bere lagun bat mutilei adarra jotzen aritzen zen. Ez zuten dirurik izaten, ezta beharrizanik ere. Teresaren lagun batek beti izaten zuen dirua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta... jantzarako ze? Erropa...
- Teresa: Danok baltsiuan, normal jantzita.
- Katalin: Baiña on ez, on ez da urteten. Bueno, on geu be ez [...]
- T: Amantala soiñian eta bata bateaz be baltsiuan. Bai. On ez dao plazan eze, Katalin.
- Baiña domekatako erropak diferentik ixango ziren, ba?
- T: Ai klaro, domeki sagradue zan, domekan domekakue bakarrik.
- K: Beti bat.
- T: Beti bat.
- K: Gordeta hantxe euki [...].
- T: Gorde domekarako ostera be,.Bai, bai.
- Eta mutillekaz, zer?
- K: Mutillak…
- T: Mutillakin baltsiuan ein, ta harek esaten gaittun mutillakin ez eitteko baltsiorik. Ta gero mutillak, ein baltsiua mutillakin... joe! Nik ligiten gauzak kontako baneukoz... Kuadrilla bat giñin ta bat eukaun zelebre hutsa. “Hareri mutillari gaur guk ernegau erain bihar dotsau”. “Zer egin behar dogu /enbiodu/, ba?”. ”Neuk gero pentsako dot”. Goiko kalian ateta bi daukon etxia dao, bat Kanpillora eta bestia Goiko Kalera. Tia bat daola gaixorik eta haxe bisitta bihar dogula, ta mutillak geuri lagunduten. Mutillak itxi bertan atetan ta baltsiuan plazara, etorri giñin bueltan ta ordubete mutillak itxoten, ujika hasi danok eta danok deklara zer ein genduan. Ene! Baiña ondo pasaten gendun. Dirurik be ez iñok be boltsilluan, baiña ondo, ondo.
- K: Bai, dirurik ez, e?
- T: Ixaten zan bat, esaten eban: “txirrist ein ta beti bosteku karteran”. Trini, Trini [...] zan. Ta “txirrist ein dot ta bosteku topa dot”. “Bosteku? Esaixu nun ein dozun txirrist, geu be juteko”. Ta euken, bapora euken lez, ama deitzekua, kajatik hartzen eban dirua. Ta iñok be ez dirurik, hogei lagun ta grano batek be ez, ta bera bakarrik diruaaz.
- K: Baiña bosteku barik, ba hori ixango zan…
- T: Bost ogerleko.
- K: Bost zentimo ixango zan.
- T: Bost zentimo? Gehidxo ekarten eban harek.
- K: Bost ogerleko asko ixango zan orduko gero!
- T: Harek asko ekarten eban.
- K: Bai?
- T: Bai, bai, bai. Asko ekarten eban harek.
- K: Gitxitxuo ixango zan, ezta?
- Pezetak be…
- K: Bai, pezetak be asko...
- T: Ordun asko zan, ta guk ez genun dirurik eukitten, karamelorako be ez ta ezebez.
- Ez. Kakauesak be ez?
- T: Etxeko jatekua dana gozua ta...

Egilea(k): Olatz Meabe Fernandez (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia