Jeneroa entregatu eta txerria isilean hil behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerraostean, garia nahitaez entregatu behar izaten zuten. Baina indaba adibidez, ezin zuten izan kantitate bat baino ez, horrexegatik ezkutatzen zuten. Beraien etxea herriz Ispaster (nahi eta Elizaz Lekeitio) zenez, hara eroan behar izaten zuten. Txerria ere isilik hil behar izaten zuten. Guardia Zibila paseatzen ibiltzen zen.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: LEK-060/021
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
- Katalin: Biberak? Biberak, garidxe derrigorra zan entregatie, baiña indiarrak be honenbestetik gora ezin leixen euki, ta guk, ba, geunkaun lez, ba, ezkutata euki bihar, bestela kendu eingo gaittuezen ta.
- Ta bi Ispasterrera?
- K: Bai, Ipastarrera, ta horrek be, garidxa be, Ispasterrera erun bihar ixaten gendun.
- Eta ganaue?
- K: Ganadua... [...] ezer halakotu, baiña...
- Zer eukiko zenduen ba, zer [...]?
- K: Ba, hiru behi-edo, lau behi, lau behi ta txahalak. Harexeaaz bixi giñin ta.
- Txarririk be ez...
- K: Ez. Bai, txarridxe eukitxen gendun, txarridxe be ixilik hil bihar ixaten zan. Ta gure auzokuek, ba, errekista eben, ta, ba, lau holako. Zein dok? Jamoiek. Ta txarridxa hil dabela ta. [...] esan ei otsen eze: “zelan txarri bat hil ta lau jamoe dakozuez?” ta: “dos tiene atras y otros dos adelante”, esan ei otsen Guarda Zibillari. Ta geuk be txarridxe hilda. Ta ordun Guarda Zibillak-eta pasietan-ta, [...] kontu ta entreteniduten, haren ikariaaz, barrura sartuko dizelakuan, ta gu mortzillak-eta eitten barruan.
Egilea(k): Iurgi Fernandez Agra (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!