Lekeitio (Bizkaia)

Gardatako eskola

Gardatako eskola <p>Umetan, eskolak irten kafesnea hartu eta etxeko beharrak egin behar izaten zituzten. Gardatan zuten eskola eta bertara joan zen. Lekeitio aldetik ere batzuk bertara joaten ziren. Donostiako maistra bat zuten gerra heldu zen arte, gerora maistra nafarra izan zuten. Ez ei zuten askorik jotzen, baina lantzean behin kanaberarekin igurtziren bat bai. Neska-mutilak elkarregaz joaten ziren. Erdaraz ikasi arren, euskaraz jolasten zuten. Gerraostean asko aldatu zen euskararen egoera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, eskolak irten kafesnea hartu eta etxeko beharrak egin behar izaten zituzten. Gardatan zuten eskola eta bertara joan zen. Lekeitio aldetik ere batzuk bertara joaten ziren. Donostiako maistra bat zuten gerra heldu zen arte, gerora maistra nafarra izan zuten. Ez ei zuten askorik jotzen, baina lantzean behin kanaberarekin igurtziren bat bai. Neska-mutilak elkarregaz joaten ziren. Erdaraz ikasi arren, euskaraz jolasten zuten. Gerraostean asko aldatu zen euskararen egoera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Umetan, bufa! Umetan olgaz be bai, baiña biharra be bai ta danak e! Eskolatik urteten gindunean ipintten gaittuzen amak meridxendia, cafe con leche zopakin tangatxutan, han beheko sue, ta hantxe bueltan, ta gero txokolatie ta ogidxe. Baiña etorriko zarie harexe...? Ta bedarra, ta bedarra ze ekarriko gendun. Ta egurra ekarri handixerik ta ure ekarri tta… horrexek gauzok eitten.
-Ta eskolara?
-Eskolara, bertan barriadan egon zan eskolia gurasuk einda. Barriadan, bai, Gardatan bertan. Ta orduan hara bai, beti. Gaiñera, maistria euki genduen… guk ikesi genduen honek baiño gehidxao, Lekittoko [honek] baiño gehidxao e, maistra ona [dekogun] ta. Honek be, ez diz […], baiña Lekittotik be etorri eitten zirin batzuk bertara ikesten.
-A bai?
-Honek Tanborreinikuk eta honek... zelan da hori? Hanguk, Arropainguk eta. Bai. Donostiako maistra bat dekogun ta gero gerria etorri zan ta ha maistrie kendu eben ta gero naparra ipini gaitxuzen, majie zan baiña.
-Ta lehenagokue, Donostikue, euskalduna zan ala?
-Bai euskaldun gogorra, bai gogorra euskaldune. Ta erakusten bebai gogor. Bueno, gu ordun bakizu… bueno, ni sekula ez nindun jo, baiña, bakizu, mutillek-eta gogortxuo ta kaiñuberiaz emoten otsen /emotentsen/, asko ez otsen emongo ze bestelan ha...
-Mutillekin batera?
-Bai, mutil ta neska. Banan egoten giñin e! Neskak hamendik ta mutillak handik, hori bai, baiña batera. Olga be danok eitten giñin batera, bai, bai.
-Zetan?
-Edozer, “baleka” ta. Zelan da... “itsu-itsuka” ta... Danok batera. Ta gero hori, ba, euridxe zanien, kuartun olgaten ginien, ta hantxe, “itsu-itsuka” hantxe eitten genduen. Ta gero zer da hori bestia... “zer ikusi” ta... “ikusi makusi zer ikusi” ta... horretxek kuartun barrun.
-Ta euskeraz olgaten zenduen e?
-Bai, bai. Bai, dana euskera. Ikesi erdera dana, baiña hori, horrek euskera eitten genduzan. Gero gerria etorri zanien, Escuelas de Barriada ta gero euskeraz han behien, ta dana […] pikatxoiaz edo horreaz apurtu eben euskerazkua. Escuelas de Barriada bakarrik itxi eben. Gero Diputaziñoiak bialtzen gaitxuzen liburuk eta danak e. Ta gero geure esposiziñoiak eukitten genduzan urtian-urtian e, dotore eindda, ta hantxe etorten zirin inspektorik eta, ba, danak ontzat [emongo eben].

Egilea(k): Janire Alonso Baniandres

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia