Eskolapean gora eta behera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-054-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetan, lagunak besotik hartuta Eskolapean zehar ibiltzen ziren paseoan. Eguena (osteguna) eta domeka (igandea) noiz helduko desiratzen egoten ziren dantzan egiteko. Dantzaldia bukatu eta segidan joan behar izaten ziren etxera; berandutuz gero, ama haserretu egiten zen.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Akarregi - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 05a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: LEK-054/018
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Gero txabalatxuo ein giñenian, Eskolapian, hamen, hau Eskolapi kamiñuan automobillik be ez zan pasaten, hiru ta lau neska ta lagunak “del brazo” haratz ta honatz, buelta hortxe, kamiñuan, allaten giñin haurra puntara arte ta buelta, buelta haurtxe pasitan, allaaten jakuzen igual mutillak be ta... haurtxe buelta-bueltaka.
Ordun ez eguan ezer be ta, eguenetan, eoten zan musiki plazan ta domeketan. Ta desiten eguena allateko baltziun plazara juteko, plaza erdixan… ta domeketan be bai “y teniamos…” musikia amaittu artian, ez dakit /eztait/ ze ordutan amaittuko zan ordun ba... beatzixak, hamarrak edo... ze gure aitten hori e? amaittu artian plazan musikan, amaittuten danian miñutturik bez, segixan etxera, ta gure ama berandu dala ta igual protestan, baiña gure aitta modernutxugo zan...
Egilea(k): Gaizka Egia (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!