Lekeitio (Bizkaia)

Apaintzea; beti diru barik

Apaintzea; beti diru barik <p>Bere aita ama baino modernoago zen. Ezpainak margotu zituen lehenengo aldian amari ez zitzaion gustatu. Lehen permanenterako 12 pezetak aitak eman zizkion. Zuten diru apurrarekin Mari Gebararen dendan, Guzurmendi dagoen tokian, hurrak erosten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-054-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita ama baino modernoago zen. Ezpainak margotu zituen lehenengo aldian amari ez zitzaion gustatu. Lehen permanenterako 12 pezetak aitak eman zizkion. Zuten diru apurrarekin Mari Gebararen dendan, Guzurmendi dagoen tokian, hurrak erosten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehelengo ezpanak pintta nebazanian, ene...gure ama... ezpanak pinttata, gure aittak esan eutsan lagunak eta be, bai bai ba lagunak eitten dabelako ba lagunak eitten badabe itxi zeuk be beoneri be ezpanak pinttaten. Ta lehelengo permanenterako diru be, aittak emon eustazan hamabi pezeta lehelengo permanenti eitteko.Txori txikiñik bez e? Hamen buelta-bueltaka ibiltten giñinian txori txikiñik bez. Errial bat edo bi edo eukauzenin Mari Gebarenera juan, gaur Guzurmendi daon lekua, Mari Gebara. Ta abellanak emoten ebazan ez dakit errial bat edo errial bi ixaten bazan, tazan, tazi bete, bota papel de estrazara ta haretxek abellanak jaten. Gehitxuo baeukaun maspasa batzuk tartian. Zinerako dirurik bez... “dale vueltas ahí”

Egilea(k): Gaizka Egia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia