Saregile lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-051-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Saregileek maistra bat zuten. Ikusiz ikasten zuten ez inora joanda ikasten. Zein lan egiten zuten kontatzen digu.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Leniz - Aitor Zugadi
- Data: 2011(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: LEK-051/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
- Ba nik ez dakitt ba nok erakutsiko eustan! Ba edonor egoten zan moillan sare eiñan ta igual hantxen ondun ta eonda. Ordun motor txikiñak eta sari mailla bakarrak-eta asko egoten zirin, e. Abadi moillan be motor txiki asko euazan eta danak eukitzen ebezen sariak. Eta eoten giñian igual jente pillo bat sare eiñen ta. Ta ikusi zelan eitten dan ta. Zelan ikasten da, igual, bordaten ta? Josten be zelan ikasten da? botoi bat josten be zelan ikasten da? Ba holantxerik ikasi. Ez behiñipin, jun ta toki batera “ikasten zatoze ta”; holantxerik ikasi genduzan.
- Ta maistriak, orduan, zu eoten ziñian biharrian ta maistriak zer eitten eban?
- Maistriek sarik-eta arma, eurak eitten ebezen; kortxuek eta berunak eta pañu hutsak etorten zirian. Entzun dozu? Eta guk eitten genduzan pañuak goittik eta behera pega, pega, pega. Ta gero eitten jakozen, “bihetza” esaten jakon ha loditsu pasaten zana traiñari, ta gero harek uezaba andrak-eta eurak eitten eben arma ta gauzak eta sarik eta, eurak zirian eittekuak. Guk geuk ez gendun armaten ta ezer, guk konpondu ta igual asko baeuan apurtuta, igual, ba, zatixa bota bihar da /bida/, hau gaitza da eitten ta ebaitten zan kuadrau-kuadrauan ta ipintzen zan ba kuadrau-kuadraua. Begoña Saguntok be esplikako eutsun hori, alkarreaz ibili giñin.
Egilea(k): Daniela Ocampo Campo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!