Lekeitio (Bizkaia)

Santa Ageda eskera mutikotan

Santa Ageda eskera mutikotan <p>Santa Ageda bezperaz baserriz baserri ibiltzen ziren mutikotan. Sagarrak, taloak eta horrelakoak ematen zizkieten. Nahiago zuten baserria kalea baino.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Ageda bezperaz baserriz baserri ibiltzen ziren mutikotan. Sagarrak, taloak eta horrelakoak ematen zizkieten. Nahiago zuten baserria kalea baino.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Santa Agedak bixi zirian hamen, kantaten, kantaten kuadrillan, neu be junda nao ta, umi nitzanin-ta, baserrixetara. Ogi, ogi zati bateaittik kantaten gendun guk, ogi zati bat emon eta, ba, horrek. Gardatara-ta juten giñian, bai, [...].
- Ta baserrixetatik?
- Bai.
- Kalian ez?
- Kalin be bai, baiña baserrixetan lehenengo. Han ha, han jateku eoten zan eta! Jatekun billa-ta. Sagarrak-eta emoten euskuen ta, taluk eta emoten euskuen ta, pozik gu!
- Mutil zein neska?
- E, mutil hutsak, mutil hutsak juten giñin gu, bai, mutil hutsak, neskak be kantaten eben. Ba, mutil hutsak.
- Eta , zeozer, erropa...
- Ie ie, normalian gu, normalian, e bast palu ipini ta... txitxiliña txiliña hamen, atarateko zaratia, atarateko, txiliña, bai ba.
- Eta, dirurik ez? Ez zenduen eskatzen?
- Bai, emoten gaitxuzen, txoritxiki bat edo, txakurtxiki bat, txakurtxu bat, bai.

Egilea(k): Ibai Silicato Fuentes (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia