Antzar jokoan errekorra Julianek
Antzar jokoan errekorra du Julianek: sei bandera. Ilobak ere onak izan dira baina gehien duenak lau ditu. 1949an lortu zuen azkena.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: LEK-048/025
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Etxe barruko ospakizunak , Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Antzar jokue?
- E?
- Antzarrak?
- Antzarrak… [nahiku bandera neuk daukat atrapata], neuk. Haunan ez ein. Nire etaparik iñok bez deu ein. Lobak be abillak ixan diraz. Danak dauke launa, "Balenziak" be lau dauko, neuk bakarrik atrapa dodaz sei. Sei bandera, han daoz etxian.
- Ta antzar jokue?
- Banderia, banderiori, palun eoten da banderia, palukua, masta puntaku esaten deutsune /esatetsune/.
- Bai, Masta puntakua.
- Bai, sei daukadaz neuk.
- Ta zer da, errekorra?
- Errekorra neuria, ez dago /do/ Lekitton, iñork ez dauko errekorrik. Hori errekorrori ez dauko iñok bez /iñope/.
- A! Ta zein da trukoa ba?
- A! neuk neukan abillidadie ta!
- Tragoak hartu barik joango ziñen!
- Klaro ba, trago barik, trago barik ba!
- Ta ze urtetan ibil ziñen zu han ba?
- Ba.. “hasta el mil novecientos cuarenta y nueve” arte, “cuarenta y nueve” arte. Atzanengo banderia atrapa neban, kuarentainuebin atrapa neban. Ta launari esan neutsen, gehixorik ni ez nator antzarretara e! Zeuek nahi dozuena /nahizune/ ein, baiña ni ez nator gehixorik. Orduntxe hasi zirian, emakumik halakora, pasakerutara ta, dana nahastia ibilli zan. Desitxuratu ein eben antzarrak, antzarrak eleantiak ixaten zirin orduen ta. Batzuk moro jantzitta ta. Oseake, ikusi nebanin hain desastria, lagunari esan neutsen, bueno mutillak, banderia atrapa neben, hau da azkanengo banderie e?, ni ez nator gehixorik. Segidu baneban han beste hiru urtien be, beste hiru urtien be neuk atrapako neuen banderia.
Egilea(k): Maite Ruiz de Erentxun Aranda (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!