Lekeitio (Bizkaia)

Jaiak San Antolinetan eta Ama Birjinaren Egunean

Jaiak San Antolinetan eta Ama Birjinaren Egunean <p>San Antolinetan egiten zen parranda, herriko jaietan. Ama Birjinaren egunez ere egiten zen festa. Festa-egunak aldatu ziren diru asko galtzen zutelako. Ez zen gauza berezirik izaten jaietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antolinetan egiten zen parranda, herriko jaietan. Ama Birjinaren egunez ere egiten zen festa. Festa-egunak aldatu ziren diru asko galtzen zutelako. Ez zen gauza berezirik izaten jaietan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze egun izaten zan parrandie eittekoa?
-San Antolin, jaixak zirinian. Jaixetan. Bestela ez, bestela buruhaustik eukitten ginduzen ta, holakoxe bat edo bat iual e besigutan neguen ein gendun modura ta halako, halako bat edo bat, baiña bestela San Antolin jaixetan, San Antoliñetan.
Gero ordun Ama Birjiñien euna be eoten zan orduan. Ama Birjiñen euna be zelebraten zan, on ha gero kendu ein zan, Ama Birjiñen eune kendu ein zan eta San Antoliñetara pasa da. Horrexeaittik ipiñi eben San Antoliñetan Ama Birjiñen eunerarte “el día ocho” arte, Ama Birjiñen eunerarte, bat kendu ta eunak gehittu San Antoliñetan ein eben orduntxe. Geuk ein genduen, mariñeruk geuk ein gendun hori kofradixan. Ha kendu ta, dirua sobratzen zan ta, diru asko eitten zan e halako, txarto eitten zan ze, hamabost egun barruko gauzi zan lez, "quince de agosto y hasta dos septiembre” ba hamabost eguneko bueltari ixaten zan, ta asko, asko galtzen zan orduen, arrantzan asko galtzen zan. Ta pentsa genduan ba ha kendu, ta mariñeruekin e? Mariñeruk berba eindda: “Gixonak ba hauxe ta hauxe e jaixak ta” Mariñeruk, Lekittoko mariñeruk "Jaixak kendu? Ezta pentsa be! ". "Bueno ba mutillak hauxe pasaten da eta hauxe halakua, ta San Antoliñetan eingo dogu /eingogu/ ba". Hillen bosterarte eitten zan lehin. “Ta San Antoliñetan eingo dogu /eingogu/ ba hillen zortzira arte, egun gehixo, hiru egun gehixo”. Ta orduntxe mariñeruk konforma zirian ta.
-Eta zer egoten zan han e Ama Birjiñen egunien eta San Antoliñetan eta?
-Ezebez, gauza bat ezebez, haixe jaixa bakarrik, Ama Birjiñen eguna dala ta ba, lehinddik eon zan lez hori, lehenagotik, gure aittittak ta gure aittak eta Ama Birjiñen euna ba, beti haxe, eruten zan. Jaixa eindde euken ta, eurek jaixa eindde euken kofradixan ta.
-Baiña ze gauza egoten zien kalien eta?
-Ez ezebez, ezebez, ezebe ez zan egoten. Ezebez.
-Zozer egongo zan diferentie!
-Ba diferenteik ezebez, egun diferenteik ezebez. Ama Birjiñen egunin ezebez, zeozer igual, ez dakit eoten bazan prozesiñoren bat edo, eoten bazan edo, ez jat akordaten ondo, ta […] prozesiñoren bat edo. Egun baterako, dana egun baterako.
-Barkilleruek eta barrakak eta holan?
-Horrek San Antoliñetan etorten zirien, San Antoliñetan, Ama Birjiñan egunian ez zan eoten barrakarik, San Antoliñetan.

Egilea(k): Mireia Aranbarri (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia