Lekeitio (Bizkaia)

Kaxarranka San Pedrotan

Kaxarranka San Pedrotan <p>San Pedrotan Kofradiak ordaintzen zuen ardoa. Ez ziren itsasora (atunetara) irteten uztailaren batera arte. Kaxarranka eta ezpata-dantzariak egoten ziren. Murelagatarrek urte askoan egin zuten dantza hori</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Pedrotan Kofradiak ordaintzen zuen ardoa. Ez ziren itsasora (atunetara) irteten uztailaren batera arte. Kaxarranka eta ezpata-dantzariak egoten ziren. Murelagatarrek urte askoan egin zuten dantza hori

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Pedrotan, ze gauza?
- San Predrotan? San Pedrotan emoten gaittuzen bakotxari litro biña ardau kofradixan, baiña gu gaztik giñin artian, ta etxekuk, etxera eruten genduen. Baiña gero ba, geu irabazten hasi giñenin be geuk eukitten gendun ta etxera altzaten eben, bai, ta kofradixak pagaten eban, baiña on eitten dana San Pedruk ta San Pedro Txiki eguna ta... Guk urteten genduan San Pedro Txikin gabeko hamabixetan. Jentia bakixu hasi ta mozkorraz juten ta gero hori kendu eben, San Pedro Txiki egunian gabeko hamabixetan urteti itsasora, bai.
- A bai?
- Bai.
- Ta ordurarte ez ziñien urtetan San Pedro egunez?
- Ez, gu hurrengo, juniua, juliun batian urteten genduen.
- Ta ze egoten zan?
- Atuna, atuna.
- Atuna?
- Atuna.
- Baiña San Pedrotan zer egoten zan gaztientzat herrixen?
- San Pedruak ezebez, e kaxarrankia ta plazan jantzan, hor, zelan da… Ezpata jantzarixak, ezebez.
- Nor ibiltten zan, nor igoten zan kaxarrankara?
- Ba ni gazti ixan nintzanin hori zan, askok, askok igon/ ion/ dabe ta, hori zan neure lagun baten, Kazorren aitta zan, Iñazio, Iñazio Murelaga, haixe zan. Gero ba etorri diaz, euren razia Murelagatarrak ixan diraz. On azkanengo dagona /dona/ Mendexarren seme bat da, Mendexarra, gaztia, baiña urte askuan bertako familiko razi ixan da. Jakin ein dabe /iñddabe/ jantzan ta.
- Ta beti Murelagatarrak ixen diez?
- Bai, asko, urte askuan.

Egilea(k): Nerea Garate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia