Lekeitio (Bizkaia)

Karabineroekin konpondu behar estraperloan jarduteko

Karabineroekin konpondu behar estraperloan jarduteko <p>Estraperloa egiten zen itsasoz: ogia, tabakoa... Karabineroekin konpondu behar lehenengo, eskatzen zutena eman behar. Erdaldunak ziren denak. Non egiten zuten guardia eta non zuten kuartela. Guardia Zibilak eta karabineroak erakunde berbera osatu zuten gerora. Karabineroen emazteak antxoari burua kentzen ibiltzen ziren fabrikan, udaberrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estraperloa egiten zen itsasoz: ogia, tabakoa... Karabineroekin konpondu behar lehenengo, eskatzen zutena eman behar. Erdaldunak ziren denak. Non egiten zuten guardia eta non zuten kuartela. Guardia Zibilak eta karabineroak erakunde berbera osatu zuten gerora. Karabineroen emazteak antxoari burua kentzen ibiltzen ziren fabrikan, udaberrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta itsasoan-eta estraperloa baeuen?
- Bai, ogidxaaz ta, estraperlu beti.
- Bai?
- Bai.
- Ta ze, ze ibiltzen zan estraperluan, ze eoten zan?
- Ogidxa, ogidxa ta haurixe.
- Olidxua ta?
- Olidxua ta, ta tabaku be bai ta.
- Tabakua?
- Tabakua be bai ta. Horrek merkantietakuk, horrek ekarten ebena, tabaku be bai.
- Eta karabiñeruekaz zelan?
- Lehenago karabiñeruari emon bihar! [Harek ra!] ta karabiñeruari honenbeste, berak eskatuten dabena.
- A bai?
- Bai.
- Ordun karabiñeruekaz ondo konponduten ziñien?
- Derrigorrian konpondu bihar!
- Bertokoak izaten zien edo...?
- Ez, kanpokuak, danak kanpokuak, erdaldunak, osea, hamen eoten zinak danak erdaldunak.
- Ta nun eoten zin?
- A saber nunguk ixaten zin.
- Ez, nun egon, eurak nun egoten zin?
- Baakixu nun don Serenga? Ha arkupia? Hantxe eoten zan kaseta bat, kaseta bat. Han eitten eben guardidxa. Gabetan-ta hantxe, portu ikusteko. Ta eurak bixi, hamen zubidxa, zubidxen aurrin zelan dao [...]? Han euan bloke bat, hantxe. Ta horrek be, guardia zibillak bixi zirian, haur zelan daon portalien, Kriston portalien, botikia? Haren albuan, on etxiak-eta, bota ein eben lehengo zaharra, ta hantxe euken kuartela, bai.
- Ta guardia zibillakaz?
- Bai, han. Ta gero ein zirian horrek kuerpo bidxok bat, bat. Bai.
- Ta karabiñeruakaz ondo, eta guardia zibillekaz?
- Guardia zibillak portun ez zirian, txarto, horrek gaiztuk [...], horrek gaiztuak.
- Gaiztuak?
- Karabiñeruak [...] gero danak ein zirin bardiñak, e? Kuerpo bat ein zirin danak eta.
- Ta karabiñeruak ze uniforme edo ze ibiltzen eben?
- Ezer be ez harek. Hamen, baadakixu, Lekitton eoten zirin karabiñeruak arraiña-ta emon-ta. Andrak fabrikan eitten eben biharra primaberan buru kentzen.
- Karabiñeruen andrak?
- Andrak, bai.
- Antxoa sasoien, oin?
- Antxoa sasoin, bai.

Egilea(k): Danel Pagaegi Plaza (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia