Eskolan piper egiten bazuten, egurra
Eskolako materiala doan zen, baina bertan utzi behar izaten zen. Egunero joaten ziren eskolara. Eguen arratsaldez eta domekaz jai. Piper egiten zuten sarri. Gero, etxean eta eskolan egurra.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: LEK-046/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eskolarako... ze eroaten zenduen zuek eskolara?
- Eskolara?... eskolak bertan emoten genduzen, ee… Kuadernu ta lapixa , ta liburuk be bertan leidu ta… gero kanporatzian itxi. Bertan. Bai, kuadernu ta debalde emoten [gaittuzen] .
- Eta eskolan egunero?
- Bai. Eskolara egunero. Eguen arratsaldian bakarrik, ta domekan , jai.
- Eta biharra eguenien be eskolara?
- Jaaa…, hori… segun. Ta lantzin behin e… eskolara ... E eskolara noia , ta hor zihar! Eskapata , gero ba… papela amari eruan ta “egueldixa “ edarrak gero… Lehenengo etxian ta gero berak , maixuak.
Egilea(k): Unai Gabiola (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!