Lekeitio (Bizkaia)

Aldare bakoitzeko abade bat

Aldare bakoitzeko abade bat <p>Lekeition aldare bakoitzean abade bat egoten zen. Lehen meza goizeko bostetan edo seietan izaten zen. Meza nagusia beranduago. Guztira 14 bat aldare zeudela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lekeition aldare bakoitzean abade bat egoten zen. Lehen meza goizeko bostetan edo seietan izaten zen. Meza nagusia beranduago. Guztira 14 bat aldare zeudela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horixe, zenbat abade egoten zirin? Asko, ezta?
- Lekitton? Altar bakoitxian bat. Zortzi altara badaoz, zotziren baten eoten zirian. Altara nagusidxan ez zan eoten ezer, meza nagusidxa bakarrik, ta akabo. Bestin danian.
- Hori domeketan ixaten zan meza nagusidxa?
- Meza nagusidxa, bai, domeketan.
- Domeketan eta jai egunetan, ezta?
- Bai jaidxak dizenian meza nagusidxa.
- Ta ze orduten?
- Ordua, ez dakit ba, hamabidxak edo.
- Bai?
- Bai, berandu eoten zan; ez, hamar ta erdidxak.
- Baiña armosua, armosau barik juateko, berandu?
- Ez, meza nagusirako... mezetia hasten zan goixeko seiretarako, mariñeruntzako, goixeko bostetan, iual. Jun biharra papardutan ta, ba, goixian, alban.
- Eske goixetan...
- Bai, bai.
- Mezi entzunda jun bir ixaten zirian.
- Baiña […] bat eoten zan, bakoitxa altar, hamen mezi emoten, han mezi emoten, bat amabirjiñenian ta bestia ez dakitt zein dan, bestia San Antonion, danak martxan.
- Altar guztidxetan euazan?
- Bai, bai, bai. Lekitton altarak [...] asko. Lekitton danetara badaozen hamalau altara-edo, eta on ez doz hamarrik be, kontu egizu /kontixu/. Etxin atzin daukauz hogeta [...].
- Kapillak diñozuz?
- E?
- Kapillak diñozuz?
- Bai, kapillak.
- Santa Ana.
- San Antonio, amabirjiñia dao atzeko, elixin atzeko partian, altar nagusidxen atzian.
- San Pedrona.
- Ta hiru edo lau.

Egilea(k): Jare Gallastegi Egia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia