Lekeitio (Bizkaia)

Errepublika garai ona izan zen

Errepublika garai ona izan zen <p>Bide asko Errepublikan egin zituzten. Ordura arte harrizkoak ziren. Bizikletan ere saltoka joaten zirela dio eta harriek salto egiten zutela. Espainiaren momentu onena Errepublika garaia zela dio: nahi zuena joan zitekeen eskolara, lan eginda kobratzeko arazorik ez... Abadeek garai hartan ez zuten indarrik</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bide asko Errepublikan egin zituzten. Ordura arte harrizkoak ziren. Bizikletan ere saltoka joaten zirela dio eta harriek salto egiten zutela. Espainiaren momentu onena Errepublika garaia zela dio: nahi zuena joan zitekeen eskolara, lan eginda kobratzeko arazorik ez... Abadeek garai hartan ez zuten indarrik

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amorotora mendittik zihar. On Mendixako hau kamiñuau, Amorotoko kamiñua-ta arreglata doz, baiña leheno dana zan harridxa. Errepublikan ein dabezen arregla honek kamiñuak. Hamen Oletatik eta Milloira ta Markinara dana harridxa. Dana saltuak-ta, gaiñera, Mendixan, gaiñera, Errepublika baiño gero asko eindakua da. Mendixako kamiñu be dana harridxa! Bixikletan be saltoka etorri bihar ta goruntz ezin ion bixikletan. Harridxek-eta, dana harridxa, dana harridxa, kanteria dao hor Mendixan ta bota ein zan haxe harridxa ta. Republikan... Espainia onduen eon zana, bixi, eon be bai, Republikan. Hamalau urtetik aurrera danak geuazan halakotuta, eskolan danak, nahi dabenak jun, hamalau urte arte eskolan ibili nintzan ni. Ta gero aseguru be bai. Republikak obliga eitten daben, biharra eitten baozun. Kabanan edo han edo edonun eitten badau be, biharra, ba, obliga eitten daben. Fabriketan, behintzat. Hamen, gerria amaittu zanian, iñok ez eukan halakorik, sartzekorik. Republikakuk, biharra ein dabenak, hillabete ein dabenak be, kobra eitten dabe, ondiok bixirik doz, neure koiñatik-eta kobra eitten dabe. Aunke sea hirurogeita hamar milla pezeta edo hirurogei milla pezeta, dana dalakua, hillian. Nire andriak ez eban eitten biharrik kabanan, kridxada baiño, ta kridxada be lau txori txiki irabazi ta aseguru barik. Hamen don Pascual [...] ibiltzen zan, hillin bost ogerleko eukan kridxadak. Honek, Txirrin, Txirrin, Txirriñekuak eta hortxe ibiltzen zirinak. Bost pezeta edo bost ogerleko hillian, ez asegururik, ezer be ez.
- Ze gomutaten dozu zuk Errepublikakua?
- Ba, banderi be errepublikakua zuan Errepublikan. Eskolan be bai, gorridxa, marroia ta bestia horidxa-edo, ez dait zelan zan.
- Ta erretratuak?
- E?
- Erretratuak?
- Erretratuak?
- Ez zeuazan erretratuak ipinitta eskolan?
- Erregie kendu…
- Bai, banderia bai, bai, banderia altzau republikanua.
- Alfonso XIII. be kenduko eben?
- Ta lau urte [...] Republikiak, e? “Del año trenta y uno al treinta y cuatro”. Gero Republikiak irabazi eban, ostera be, botaziñoia. Askoaz, gaiñera, irabazi eban bigarrenian. Gerria atarau. Abadiak be Errepublikan ez euken sueldorik, karidadia. Ta baserrittarrak, ba, honenbeste gari-edo emon bihar, honenbeste, bost killo-edo, dana dalakua, ta baserri asko eoten zan lez, ba, pillua hartzen zuan. Elixan be abadiak pasa bir eban halakua be, bandeji be, eurentzako. On, abadia asko eoten zan Lekitton.

Egilea(k): Jare Gallastegi Egia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia