Lekeitio (Bizkaia)

Lekeition euskara hutsean bizi ziren

Lekeition euskara hutsean bizi ziren <p>Lekeition inork ez zuen egiten gaztelania eta zigortzeko arrazoi nahikoa zen. Bere gurasoak ez zekiten gaztelaniaz. Lekeitioko lehenengo erdaldunak zeintzuk izan ziren aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lekeition inork ez zuen egiten gaztelania eta zigortzeko arrazoi nahikoa zen. Bere gurasoak ez zekiten gaztelaniaz. Lekeitioko lehenengo erdaldunak zeintzuk izan ziren aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erdaldunak ibiltzen zirian.
- Igual euskeraz zuek berba?
- Ta guk euskerarik, ez gendun eitten herri guztidxan iñok erderarik, danak euskera baiño. Hamen erderi zer zanik be ez ekidxan iñok. Gure amak ez ekidxan, behintzat.
- Ez?
- Ta aittak be ez euskerarik, edo erderarik. Gure aitta Ameriketan eondaku zan ta harek amerikano bai, amerikano amerikanun modura. Zortzi urte ein dabezen ta, Nueva York-en etxiak eitten.
- Etxiak eitten Nueva York-en?
- Bai. Gure amak eskolarik ikusi be ez kontu egizu /kontixu/. Partikular euskeraz, partikular. Baiña euskera, ba, erderarik ez akixen iñok eta, hamen [ez auen noregaz ein ba]. Hamen eon ziran, Lekitton, erdaldunak, gazte zuri bat. Petra `Kakamerke´n gixona lehenao etorren ta bestia, hori, Angel barranderua lehenao esan dotsona. Ezagutuko dozu iual, Nikasio-ta.
- Nikasio, bai.
- Haretxen-ta aitta.

Egilea(k): Julen Zamora Jauregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia