Lekeitio (Bizkaia)

Eskolan zigor gogorrak

Eskolan zigor gogorrak <p>Eskolako zigorrak gogorrak ziren: belauniko jarrita jotzen zieten atzamarrak odoletan utzi arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako zigorrak gogorrak ziren: belauniko jarrita jotzen zieten atzamarrak odoletan utzi arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan, kastiguek-eta eukitten zenduezan?
- Kastiguak bai, bai, belauniko parata. Ta halako regliaaz atzamarrak zabaldu ta jo, ta, ba, odoletan atzamarrak be. Maixuk gaiztuk zirian. Erakutsi niri bat be ez, hantxen jesarritta eon ta emoten eutsuen pizarra zati bat. Pizarrarik be ez zan eoten, apurtu eitten zan ta, ta pizarra zati bateaz hantxe, pizarra zatidxaaz.
- Kuadernorik be ez zenduen eukiko.
- Ez, kudernua, bai beren... berak eukitten zittuan kuadernuk eta halakuk. Ganetik haxe, ixena eitteko, ba, berena markateko, ta hantxe ganetik, tintiaaz. Tinteru eoten zan, ha beteten dan tintiaaz ta potua mahaidxan ibiltzen zan. Tintia be, lapi... haulaku, tinteru be, haulako puntakuaaz, tintiaz.
- Plumia-edo, zelan zan?
- Bai, plumiaaz.
- Ta horrek kastiguek, zer dala ta?
- Ba gaiztuk garelakuan, eurak zer esan be ez ta…

Egilea(k): Julen Zamora Jauregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia