Lekeitio (Bizkaia)

Lekeitio zaharra

Lekeitio zaharra <p>Gaur egun merkatu-plaza dagoen tokian erreka zegoen eta arropak bertan garbitzen zituzten. Pascual Abaroa alkate zela hainbat azpiegitura egin zituen herrian, merkatu-plaza, besteak beste. Asto-kortak ere bazeuden, autorik ere ez zen egoten-eta. Astoan eta zaldiak nondik nora joaten ziren kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaur egun merkatu-plaza dagoen tokian erreka zegoen eta arropak bertan garbitzen zituzten. Pascual Abaroa alkate zela hainbat azpiegitura egin zituen herrian, merkatu-plaza, besteak beste. Asto-kortak ere bazeuden, autorik ere ez zen egoten-eta. Astoan eta zaldiak nondik nora joaten ziren kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ha on daon plazia, lehenao hori zan errekia erropak garbitzekua. Harek Tesok alkate eon zanian ein eban errekia kendu, urek ipini herridxan, ure nahi dan beste ta, gero, hori ein, plazia, merkaua ein. Lehein eitten zan aiuntamientun azpidxan plazia, euridxa danian.
- Bai [...].
- Aiuntamientun azpira. Ta elixapin be bai.
- Elixapin, ta bertan kontzidxopera etorten zirin?
- Bai.
- Astukin eta plazan ipintzen ebezen.
- Bai. Gero, asto-kortia hamen gora, asto-korti euan, itsuna. Zuk ez dozuzen ezautu, [...] itsua. Gorotxuo be eon zan, ba, asto-korti, hamentxe, hori bestiori, hori almazen haundi bat zan. Honek etxik...
- Konpañiko…?
- Ondun dozenak, honek, [baakixu zein dozen] harek. Harek... han eoten zan karrokotxiak. Honenak, zelan ixena eukan harek, ixena? Dana dalakua. Karrokotxik-eta eoten zin. Lehena ez euen automobillik be ez, ta ezer be ez, hori, karrokotxiak baiño.
- Zaldidxakin?
- Zaldidxakin.
- Bai, esnedunak…
- Goiko kaletik zihar pasaten ziran hona, zein da hori?
- Gamarra kalera?
- Kalle Artolara.
- Artolara?
- Artola. Handik zihar Zumatzetan gora, Antiguaneko han gora Aldastorrera, Aldastorretik, Gardatako bide zaharra? Ha zan kamiñua leheno.
- Han be, ez zan egoten taberna bat?
- Hau gerria baiño ariñao einddakua da. Ez naz akordaten [...]. Eindda eon zan nitxikidxa nazela.

Egilea(k): Ane Uriondo Zabala (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia