Bide zaharra eta berria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolapeko bidea, Gernikarantz doana, gerra aurretik egin zuten. Bide zaharra nondik nora joaten zen azaltzen du.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Olgi Dolaraga - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: LEK-041/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak
Transkripzioa
- Bidia egin ebenian akordaten zara?
- Bidia? Nora?
- Gernikatik datorren bidia, Eskolapetik pasa zanian.
- Ez. Hori gerria baiño ariñao ein zan.
- Ariño ein zan.
- Lehin euan bidia Goiko kaletik.
- Goiko kalin sartzen zan, bai.
- Bai, hamendik, telefoniko... bueno, lehenao gasoliñia eon zan elixa atzian, haren goittik zihar horra, zubira. Ha zubidxa bai [akorduan] daukat. Ha zan zubidxa ezer be ez, estua ta ezer be ez, automobil bateaz... Gero ein daben, ba, haixiak, haixia daonian, zelan barandauak egon zirian honek burdiñazkuak? Ba halakukin ipiñi. Gero ein daben, zabaldu. On zubi ederra dao.
- Bai, on zubidxa zabalduta.
- Bai. Ta tabernia ontxe daon lekuan eon zan, han zubidxan.
Egilea(k): Andoni Mugarza Plaza (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!