Antzuola (Gipuzkoa)

Irimoegi auzoa; bideak

Irimoegi auzoa; bideak <p>Sarasketazar baserrian jaiotakoa, Irimoegi auzoan. Auzoko beste baserri batzuren izenak. Lehenagoko bideak. Auzoa nolakoa den. Eguraldi kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sarasketazar baserrian jaiotakoa, Irimoegi auzoan. Auzoko beste baserri batzuren izenak. Lehenagoko bideak. Auzoa nolakoa den. Eguraldi kontuak.

Transkripzioa

-Ze basarrittan jaixotakua?
-Ni? Sarasketa. Sarasketazarra.
-Han Irimo auzuan?
-Beste Irimo auzuan, bai.
-Han zer dare, Sarasketa zar. Eta beste basarriren bat?
-Behian. Goixan beste bat Sarasketa Etxeberri jausi ein zan. Ia familixia kalera jun zan eta kalera jun eta belaxe jausi zan. Etxia. Etxia edo teillatua jausi jakon eta gero kitto. Errenteruak zien eta.
-Orduan zaharra mantentzen da eta barrixa jausitta.
-Jausitta, bai. Eta gero azpikaldian Iribar. Gero handik behera saillian dare, [Allutz] Txiki eta, Irala eta Torria eta basarrixak, kamiño onduan. Oin kamiñua dao, lehenao estratak zian.
-Gaiñera auzo politta da, ezta? Basarri asko eta, bueno, oso ederra...
-Bai, auzua argixa. Handik dao bistia... Ni handi honaa etorri nintzanian dana mendixa besteik ez naban ikusten. Handi ikusten zan Elgeta, Angiuzar eta Bergara parte zera, Ipiñarritta Torre ta horrek danak ikusten die.
-Gaiñera zeuena dexente altu dago, ez?
-Bai. Zu izenda igual egongo za han?
-Bai. Kontau notsun gaiñera anaiaikin egon nintzala... Baiña bai, hori pentsau jatan, bai.
-Oinddio bizi da haura.
-Demaseko bista onak.
-Oso bista ona handi. Baiña haizia eta nordia zeuanian, e...
-Alda txarrak be eukiko dau. Orduan, nordiak joten zebanian, hotz?
-Orduan hotz eta haizia eta eurixa eta lanak. Gero kalera juteko be izeten zien bidetxurrak, oiñez kalera juteko. Eta astuakin eta ganauekin eta juten zienien estratak, lokatza-zulo galantekin. Handixik jun bihar, jun ta etorri ein bihar ganauekin eta be. Ez oingo moduan kamiñuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia