Lekeitio (Bizkaia)

Marierrotaren funtzionamendua

Marierrotaren funtzionamendua <p>Marierrotan jaio zen. Bera jaio zenean, errota bakarra zegoen martxan, artoarena; gariarena, ostera, ez. Pascual Abaroarena ziren etxea eta lurrak. Marea igotzen zenean, urez bete eta marea bajatzerakoan martxan hasten zen errota. Polito ehotzen zuela dio. Ehotako portzentaje bat beraientzat izaten zen, %5a.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marierrotan jaio zen. Bera jaio zenean, errota bakarra zegoen martxan, artoarena; gariarena, ostera, ez. Pascual Abaroarena ziren etxea eta lurrak. Marea igotzen zenean, urez bete eta marea bajatzerakoan martxan hasten zen errota. Polito ehotzen zuela dio. Ehotako portzentaje bat beraientzat izaten zen, %5a.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errota bi eukazan harek.
- Ta martxan euazan?
- Bat bai. Bat ibiltten zan, artuena; bestia garidxena, ez. Ha erre ein zan, ha etxia, ta geure aittak arregla eban.
- Zeuen-ta aitxak arregla eban?
- Bai.
- Ta ze pasa zan ba, erre ein zan etxia?
- Ba erreta geldittu zan ta iñok arregla be ez ta ba. Don Pascualena, Abaroana zan ha.
- Pascual Abaroena zan?
- Bai.
- Errotia?
- Bai.
- Edo baserridxa?
- Baserridxa...
- Dana zan bat?
- Dana bat, ta solua be bai. Solo aberatsa eukan harek.
- Ta solua nun eoten zan ba, Marierrotan?
- E?
- Solua nun eoten zan?
- Ba, bertan daon [haxe...] handidxa.
- Erdi parian?
- On urak erunda dauko harek danak. Ha solo haundidxa da.
- Eta ura sartzen zan han, maria etorten zanian?
- Marian gorazkuan, atia erain, tornuaaz. Ta beteten zanian, maria beheranzkuan ibiltzen zan errotia.
- Martxan hasten zan?
- Bai.
- Ta gero batzen zenduen garidxa...?
- Ba, bertako auzokuari-ta, artagarau pasaten zan, hantxe errotia. Urrunao jun bihar zan [bestelan], jun bihar zan Oletara arte, ta bertakuk, hurrakuk. Bai, Loibe goikuak ta bertakuk, bertakuk, Keleridxakuk-eta. Ba, bai. Ba politto ixoten eban harek.
- Ta akordaten zara zenbat joten eban?
- Bai, klank-klank, klank-klank, klank-klank ibiltzen zan.
- Ez, zenbat... zenbat joten eban?
- Zenbat anega edo zenbat...?
- Zenbat saku-edo, zenbat ataraten ebezan?
- Harek zaku bat artagarau bai, mari beherazko bakoitxian. Gehidxo, gehidxo, marin zaku bi be bai, ehun bat killo-edo artagarau.
- Ehun bat killo?
- Bai.
- Ta gero ze eitten zan, bertatik nora eruten zan, Udaletxera?
- Baserrittarrari, ekarten dabena artua ta, haretxek be jo.
- Ta bertan saldu eitten zan?
- Bai. Saldu ez, errotan pasau. Gero, killoko honenbeste kendu. Bost killori, ba… berrogetamar killori, bost killo-edo, lau-edo.
- Gelditzen ziñien zeuek.
- Bai geu gelditzen giñin harexeaz.
- Biharra eitten da…
- Zemategaz geratzen ziñien? Zemateko partiegaz geratzen ziñien?
- Bost edo ez dau esan ba… Zenbat?
- Zemategaz geratzen ziñien zuek?
- Ze? Artua? Ehuneko bosta, ehuneko bosta.
- Bosta?
- ”Aquellos tiempos”. Bestela jun bir zin, Oletara-edo… jun bihar zarien.
- Bai, edo Gixaburura-edo.
- Ta hamen hurrakuak bertara ekarten eben.

Egilea(k): Imanol Bedialauneta Goitia (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia