1961. urteko ekaitza III
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aurreko pasarteetan kontatutakoaren ostean, inguruetan beraien baporea, "Aita Guria", hondoratu egin zela zabaldu zen. Mari Tere umedun zegoen eta jendeak kalean ez ziola kasurik egin zion. Portura heldu zirenean, bere alabak aldaba joaz zarataka joan ziren ama abisatzera. Soineko arropak txiki-txiki eginda ekarri zituzten. Lekeition galdutako beste arrantzale eta ontzi batzuk aipatzen dituzte.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:04:08
- Erref: LEK-028/029
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Eguraldia, ilargia eta mareak
Transkripzioa
- Mari Tere: Gero harek beste baporak ekarri ein ebazanak eurok emonikuk euron mariñeruak zabaldu ein eben.
- Semea: Bermion sartu zirin.
- Juan: Bermiora jun zan mariñerukin, han zabaldu ein eben hondora garila.
- Mari Tere: Hondorata daola, hori akordaten jat. Aitxa guria
- Juan: On zeuk esan, zurie pasau jatzun kasua-ta gero. Ez eutsun beituten iñok be /iñope/ arpeira-ta.
- Mari Tere: Bai, ta gero ni bakixu enbarazada handi neuan da iñok be ez.
- Semea: Bosgarrenaz.
- Mari Tere: Zeuaz ez. Iñok be ikusten eustenin, herridxan zabalduta euan hondorata, eurak emon dabezen mariñeruak ekarri dabezela, Bermiora erun dabezela esan dabena txikotakin amarratuta bota ein ebezela beste baporera, ba sartun dala ta diñula ba Aitxa guria galdua dala. Ta ni halako, ta gero ba ez dakit ba entera edo zer, ta, “Ene sartu dala Aitxa guria!” ez, ez zan holan.
- Juan: Zu errekadutan jun da iñok bez ez eutsun beitu be eitten arpeira.
- Mari Tere: Bai ba, bai ba, ta gero etxin naola zan.
- Semea: Iñok ez nahi esan ezer.
- Mari Tere: Bai ba, lau alaba hori baiño ariño, ez bost.
- Semea: Hiru alaba ta Andres.
- Mari Tere: Bai ba,bai, hiru alaba ta mutilla e neukazan ta.
- Juan: Zeu enbarazata honeaz.
- Mari Tere: Beori itxoten ba, eon ba, neuri be on holakotu ein jat eta, ta ni etxin iñora nahi urten ez be bildurragaz ta gero halakoren baten etorri zirin alabak, aldabak jo ta jo ta jo ta jo, “Ama!”, halako baten: “Sartu diraz aitta-ta portuan”. Ta orduntxe ba halako, ta, ekarri igo eben gora, erropak be zatittuta etorri zirin honek, soiñeko erropak be halakotuta. Lau lagun geldittu zirin beraaz baporaz, ta danak halakotuta, ezin siñistuta. Ta etorri zirin aldabi ba apurtu edo ein eben urrian hamen jo ta jo ta jo, ikusten eusten zelan nebilen etxin, bakidxu arduratuta ta, ta erun ein eutsezen erropakin ta halantxerik, pasa jakon han be, hainbeste halako euki dittuz ta Jaingoikuk lagundu dotso danetatik.
- Semea: Bueno, hainbeste gorabeheraaz ta azkanin Lekitxoko porturaiño allaga ziñien.
- Juan: Lekitxoko portun gero bi makina behian etorri nitzan halakotuta. Ronpeolasen sartzen goizela idxa tirabera ein genduan, jenti buruari agarrata. Kanpotik etorri giñin ba, ta olatua eualez, emon gaittuzen lantxadiaz idxa tirabera ein gendun.
- Mari Tere: Ixena “Aitxa guria” eukan bapor zaharrak baiña dependidu bazan.
- Juan: Lelengo urtian harek baporak hartu ein eban denporala gogorra. Lelengo estreña zanin, “treinta y seis”ian, denporala gogorra atrapa eban. Barridxa zan lez, aguante gitxi, txarra ez, baiña bueno ongun zaharra zan ta aguanta gendun ta, zorrik euki ez-edo. Lekitxar yate bat be galdu zan gizon biaz, Sokorrori be beste gizon bi atara ein eusazan baporak galdu, beste gizon bi galdu zirin Lekitxon.
- Mari Tere: Bai, bai, orduntxe.
- Eta zuek euki dozue...?
- Mari Tere: Olatuak, portuko etxik arteko olatuk zirin. Ta argirik be ez, argirik be ez etxian, ordun zan?
- Juan: Ordun, tio Juliñen [...].
Egilea(k): Nahia Hidalgo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!