Baserrian goserik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juanen ama baserrikoa zenez handik hartzen zituzten elikagaiak eta ez zuten goserik pasa; gainerakoek bai. Oso jende gutxik zuen dirua. Oletako errotara joaten ziren.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: LEK-028/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Errota , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Mari Tere: Baiña gero ama baserrittarra zalez, baserridxan baakixu jaidxo ta hazinikua, ba solo zatitxua eukan, kanpuan solua esaten dotsau guk hamen baiña orto zatitxua. Ta han patatia ta amak hartzen ebazalez biberak eta ba politto, baiña beste asko gosi sendo ordun denporan ze ez zan irabazten hor dirurik, hor ez euan dirurik, txoferrakin eta ezkonduten zirinak eta ene, suerte handidxa ein dabela-ta, baakixu puestua euken jentiak, hillian sueldu eukelez. Baña han ez euan e, iual hille betin ta iual aste betin ta itsasora jun barik ta han ez zetorren etxera dirurik, ta ume asko, ta kontu, gose asko ordun denporan askok.
- Eta neba arreba asko ixan ziñien?
- Juan: Hiru.
- Orduan askorik be ez ziñien zuek.
- Juan: Ez, neska bi eta neu bat; hiru
- Mari Tere: Baiña ume asko, ume asko
- Orduan itsasora zu bakarrik?
- Juan: Bueno, gu jatekua eta ez gendun faltaten, honek esan daben modura amak ekarten eban inddiarra ta artua ta solotik-eta.
- Mari Tere:Taluak eindda.
- Juan: Errotara juan da kanbidxa ta etxin taluk ein ta artuaz kanbidxa ta ahal dan modura ibilli.
- Nungo errotara juten zan?
- Juan: Oletara.
- Mari Tere: Oletara, oletan euan e, hori
Egilea(k): Mikel Alday (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!