Maisu erdaldunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra sasoian bederatzi urte zituen Josek. Garai hartan ez zuten eskolarik. Gerra aurretik joan zen eskolara; irakasle guztiak ziren erdaldunak eta beraiek ez zekiten erdararik. Bere lagun batekin izandako anekdota bat kontatzen du. Zigorrak.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: LEK-014/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Gerra aurretik, nik gerran euki nebazan beratzi urte, ta ordun, ba, ez euan eskolarik be ez. Ezer be ez euan.
- Ta gerra aurretik diñot, gerra aurretik?
- Gerra aurretik…
- Eskolara juten ziñian, ez?
- Eskolak [...].
- Hor ez zeuazan, ba, lehengo korreosen?
- Bai, hantxe euazan eskolak, ein zirin gero, gero. Baiña eskolak, gero etorri zirin eskolak, honek [...] zirinian. Maixu, maixu, danak zirin maixuk Valladolid [...], danak zirian. Ta gu euskaldunak, erdararik bat be ez. Ta lagun batek, Modesto, Modesto Robles, Robles ez, Moldesto…
- Bai, Robles.
- Robles ez zan. Modesto Meabe, Meabe. Modesto, ondiñoko bixi da. Ta guk eukitten genduan abadia, etorten zanian astin behiñ-edo, eskolatik, handik, on daona Atea, Atea ez, elixatea…
- Elixatea, bai.
- Konstruiduta daona, handik ikusten zirian elixako urtekeria. Ta astin behin etorten zan abade bat, ta erdera eitten eban harek, euskera barik, erdera. Ta etorri zan ta harek, Modestok: “señor maestro, viene, viene, viene la cura, la cura”, bam, “se dice el cura y tal”. “Se dice la cura”. Ikusi eban harek, espabillaua bera: “señor maestro, viene la cura” ta “¿cómo la cura? El cura se dice” ta plisti-plast emon.
- Txarto eittiaittik.
- Txarto esatiarren.
- Bai.
- ”El cura” barik “la cura” esan ebalako.
- Ze, klaro, zuek han sasoien dana erderaz, ezta? Eskolan.
- E?
- Eskolan dana erderaz?
- Erdera eitten eban harek. Maixuk harek danak zirin erdaldunak. Ordun zan idea bat Francona, euskeria galtzia. Haxe zan basia.
- Baiña zuek euskeraz eingo zenduen halan ta be.
- Guk euskeraz, baiña han eskolan ezin eiñ euskeraz.
- Ta kastigurik-edo eukitzen zenduen?
- E?
- Kastiguek.
- Bai, bueno, hori belauniko-ta, liburuaaz-ta? Normal. Belauniko ta liburuak hamen ipinitta.
- Jarritta.
- Bai.
Egilea(k): Arene Cid Plaza (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!