Txalopetxeak; Santi taberna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardoa zahagietan gordetzen zuten. Enbarkazio bakoitzak bere taberna zuen, "txalopetxia", eta ardo kuartilu bat edanda konformatu behar ziren, ez zegoen gehiagorik-eta. Santi lehenengo taberna zen, gerora bihurtu zen jatetxe.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: LEK-014/018
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasontziko bizimodua , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
- Ta gero harek e lehengo ardaua nun gordeten zan? Horrek.
- Zahagidxa. Zahagidxa, “pellejo”.
- Halako handidxak zirian ?
- Bai, bueno.
- Ta jentie ardaua erosten joaten zanien ze joaten zan bakotxa bere botelliaz, edo zelan ixaten zan hori?
- Orduan lehengo lehen zirian txalupa txikiñak izaten zirian, enbarkaziño bakoitxak eukitxen eben bere tabernia. Ta hantxe kuartillo bat, itxasora juten zirian kuartilloko bat. Ta urteten baeben kuartilloko bat neguan. Hantxe haxe kuartillua edan ta bigarrenik ezin edan, ez euan ta.
- Ta bera Santi lelengo hasi zan taberna lantxerik ta gero restaurantera bihurtu zan ezta?
- Restaurante bai.
- Gero gitxika-gitxika...
Egilea(k): Josu Eiguren (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!