Ura berotzen
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: LEK-014/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
- Ta han mantenimientoan-eta ze ibiltzen zan persona bakarra biherrian?
- Gure ama-eta, holan berotuteko eta eukitten nebazan kalderia biztu eta kalderia ura berotu eta hori. Baiña ipintzeko gauzak-eta ama zan ha.
- Alaba: Baiña zuen aitta orduan kartzelan euan.
- Bueno bai kartzelan.
- Alaba: Orduan zeuk laguntzen eutsazun amari, ezta?
- Bai, neuk bakarrik.
- Alaba: Berak eitten eban horixe, baiñuk-eta martxan ipiñi eta zuk eitten zendun oraldidxen bueltia eta bonbi ipiñi martxan.
- Bonbia ipiñi martxan eta ura berotu.
- Alaba: Eta ura berotu,. Ura berotu zelan zan?
- Baporaz kaldera bat eta hareri presiñoiaz ura bero eitten gendun.
- Alaba: Ta biztu nundik eitten zenduan kalderia?
- Bertara junda.
- Alaba: Bertan ronpeolas azpidxan?
- Ez, ez, ez, hori egon zan taillerrian.
- Alaba: Taillerrian hori. Taillerra dao etxe horren azpidxan. Arotzeridxa hori, gaur egun arotzeridxa dana.
- Ze izatez zu arotza zara ezta, Jose?
- Bai.
- Hori zan ba konplemento bat, ekonomikoki konplemento bat, ezta baiñuana?
- Baiñu zan denbora gitxireko euki eban, setienbre-oktubre horixe, ez dao gehidxau.
- Alaba: Baiñuk egon zirin denporan martxan arotzeridxa ez euan martxan.
- Bai, arotzeridxa bertan. Zati baten zan ha baiñuna ta bestia. Han arotzeridxa gitxi euazan, orduen ez euan gaurko martxarik, [...] egongo die batzuk eta holakoxe arotzeridxarik ez zan biharrik ordun denporan.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!