Baserritarrak joaten ziren bainuetara
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: LEK-014/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
- Ta nok ibiltzen bazen baiñuek ba? Baiñuetara nor joaten zan?
- Gehidxenian baserriko jentia. Gerrittik-eta dabizenak txarto, erreuma erreumiantzako zan gehidxena.
- Eta hemen portuko jentia-eta.
- Ez, portuko jentia ez. Gehidxenak baserrittarrak zin.
- Eta zerba bakarrik baserrittarrak?
- Bestik gerriko miñak-eta eukitzen ebezan harek negu guztidxan atxurregaz ibillitta ba.
- Arrantzaliek-eta be eukiko biezan gerriko miñek.
- Ez, arrantzaliek ardauagaz pasaten eben.
- A bai? ta zemat kobretan jakien?
- A hori ez dakitz zemat kobretan zan, ze kantidadia. Gauza gitxidxa izengo zan, baia ez dakitz ze kantidade. Orduen dirurik be ez zeuan-ta.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!