Lekeitio (Bizkaia)

Beti diru barik

Beti diru barik <p>Ez zuten dirurik izaten lagunekin irteten zirenean. Lantzean behin osaba ez zenari "tio" deituta lortzen zuten diru apur bat. Zinemarako sarrera mutilek ordaintzen zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zuten dirurik izaten lagunekin irteten zirenean. Lantzean behin osaba ez zenari "tio" deituta lortzen zuten diru apur bat. Zinemarako sarrera mutilek ordaintzen zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez gendun eukitten, abellanetarako be ez gendun eukitten ta abellanak lau-edo txori txiki baten ta txori handidxaz sei-edo ta eurak ezin janda, peniaz amaittuteko harek abellanak, bai. Ta eskaparati, pasetelen eskaparati mokoz beteten genduan: "ha neuria, hori neuria..." ta danak zirin geuriak. "Ez, ha neuk esan dot neuria dana". Bestik: "Ez, hori neuk zuk baiño ariñao esan dot neuria dana", halantxik pasaten gendun guk arratsaldia.
- Eta pagarik-edo eukitten zenduen?
- Pagia? lantzin tio ez danari "tio" deittu, tio ez danari "tio" deittu. Nundik norako tio, aitten ezaunen bat-edo "vete a saber", ta: "tio". Igarten eben kontixu diruagaittik zana eta txori txikiña edo txori handidxa, haidxe poza, harexeaz txori, baiña tio ez zanari e, asike... tiuak makinista nebazan eta kanpotik zirian ta tio ez zanari: "tio", lantzien bat, geuk fundaten genduzan tiuak be, halantxerik zan.
- Bestela zer, ziñera-eta mutillen konture edo?
- Mutillen kontura! nun geunkagun ba zinerako dirua ba? hola! gallineruan ganera, gallinerun ez gendun nahi izaten hara gora ion, ze pasun beti egoten zan. Ia nahiz ta [...] bakizu ba, pasun itzi ein bihar zan /bizan/ ta. Ahal dala lelengoko filatxun jesarri juten giñianian zinera, ahal gendunian.
- Nun?
- Goraburun. Ordun Goraburun, ontxen batzokidxa daon tokidxan Goraburu zan, ta egoten zirin aurrin horrek butakak ta atzin gallinerua gora artian, asike eske, hauri.
- Eta jantzan eitteko eta ordainddu ein bihar izaten /bizeten/ zan edo ez?
- Jantza soltia? holan eitten eben, egoten zan, baiña no.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia