Itsasoko berbak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Itsaso zatarra dagoenean "denboralia" dagoela esaten dute. Olatxu txikieri "agiyoya". Itsaso handi dagoenean "bagia". Itsaso lasaiari "bare".
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:00:47
- Erref: LEK-011/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Eguraldia, ilargia eta mareak
Transkripzioa
- Itsasoko... Itsaso zatarra dauenin eta, ze berba ibiltten dozue?
- Ba, tenporalia. Gure berbia tenporalia ixaten da.
- Ekaitzari be?
- Tenporal, tenporalia.
- Ez, holan, ardidxak-eta daozenian, holan zurittasunak-eta ikusten dizenian, olatu txikiñak-eta daozenian?
- Horretxeri bai esaten dotsagu bildots zuridxa, ba.
- Baiña itsasuari, itsasoko olatu txikidxari, zelan esaten dotsazue?
- Agilloia. Agilloia esaten dotsagu horreri, agilloia. Gero itsaso handidxa daonian, ba, bagia ta.
- Ta trankil daonian eta?
- Trankil daonian, geu gozen modura, ha be bare. Bare ta trankil.
Egilea(k): Aritz Iriondo Erkiaga (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!