Atunetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Atuna harrapatzeko 13-14 aparailu erabiltzen ziren. Gizon bakoitzak bere postua zuen eta bera kakoarekin hasi zen, atunari kakoa sartzen. Inguruan ibiltze ziren, asko jota Santaderrera eta Frantziako kostara.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: LEK-011/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Atuna
Transkripzioa
- Bueno, aber. Ia segi, zer?
- Zu atunetan hasi ziñanian eta, zelan harrapetan zenduezan?
- Aparidxukin. Ba aparidxua zan, eruten ebazan baporak hamalau-hamabost aparidxu eruten ebazan. Ta bakotxak bere puestuak eukezen gixonak; batzuk kakua, gantxua, ta ni, mutil txikiña nintzan lez, ba, karo, gantxua! Atunari gantxua sartun ta barrura sartun ta haixe.
- Ya, ya. Eta ordun berton inguruetan bakarrik ibiltzen ziñien?
- Ez diñotsut ba?
- Santander.
- Santander ta Gijonera be aillaaten giñian!
- Baiña holan, beherantz, Afrika alderantz eta, ez ziñin juaten?
- Ez, ez, ez, ez.
- Ez?
- Ez.
- Ta Frantzira-eta be ez?
- Ezta. Frantzira kostara bai! Frantzira kostara bai juten giñian; hona, Frantziatik bastante hurrera be bai!
Egilea(k): Ander Akarregi Amutxastegi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!