Valdesen enbarkazioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Valdesen yatean atunaren arrantza lehiaketetan aritzen ziren. Lau enbarkazio zituen guztira Valdesek, denak Lekeition. Gero Axpera eramaten zituzten, Erandio aldera.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: LEK-011/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak
Transkripzioa
- Ta Valdeseneko yatian zer eitten zendun arraiñetan?
- Valdeseneko yatian konkursutan ibiltxen giñian.
- Zetan?
- ”Concurso de pesca de atún”.
- A, beitu.
- Ta gero bueno belerua be bai baeuken handidxa, Maria Victoria, beste bat da Pierrekia, txikiñaua ta bestia Santa Moro, lau enbarkaziño eukezen harek.
- Baiña danak Lekitton ez?
- Bai.
- A bai, e?
- Ba barran eoten zirin laurak, bai, gero eruten genduzan erretiradan eruten genduzan Axpera, Axpera eruten genduzan.
- Nun Axpe?
- Axpe, erreidxora. Ez dozu entzun sekula Axpe nun daon?
- Ez.
- Zuk jakingo dozu.
- Ez.
- Zuk be ez? Ba Axpe dao Erandidxo [...] baiño pixkatxu bat beheratxuao. Erandidxo ta Axpe dator, itsasoratz zatozela, hurrengo datorren halakua. Axpe.
Egilea(k): Unai Garcia Akarregi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!