Lekeitio (Bizkaia)

Erreuma eta umorea

Erreuma eta umorea <p>Medikuak amari erdaraz esan zion "reuma" zeukala. Alabak ea hori zer zen galdetzean, amak azaldu zion "umorea" zela (horrela esaten zitzaion garai batean). Bego&ntilde;ak ere badu amak utzitako herentzia hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Medikuak amari erdaraz esan zion "reuma" zeukala. Alabak ea hori zer zen galdetzean, amak azaldu zion "umorea" zela (horrela esaten zitzaion garai batean). Begoñak ere badu amak utzitako herentzia hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta hurrengoko egunian be jun giñian, ta hurrengoko egunian erderaz esplika eutsan ta “reuma tal y cual”. Desietan neuan handik urteteko, despatxotik, amari preguntateko ia reuma zer dan. “Ama, zer esan dau daukatela, zer da reuma?” “Reuma? Umoria. Zuk [eukin...]?”. Eske ordun "umoria" esaten jakon. Umoria daukola, umoria, gero neuk be umoria. Besua beti geldik egoten jakon hamar-hamabost egun be bai, ta neri be halantxeik geldik egoten jaten gero. Hamar urteaz ez, baiña gero, hamazortzi urte daukatela-edo bai, neuk be holantxek, amak eukitten eban modura, eskua zirkiñik be ez, erantzi be ezin ein. Hamendik ebai tirantiak eta [eten] ta amak-eta lagundute. Bera balitz be launtzen eutsaun ta. Ta hamen umoria. Hamen... "Amak ez nau itxi erentzidxarik –gero be esaten neban txiste modura–. Amak ez naben itxi erentzidxarik, baiña umoria itxi naben”.

Egilea(k): Irati Alonso Kortazar (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia