Lekeitio (Bizkaia)

Zita enperatriza Lekeition

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zita enperatriza Lekeition bizi izan zen denbora batez senarra hil eta bere zortzi seme-alabekin desterratu zutenean. Gerra hasi arte egon zen Lekeition. Semea ezkondu zenean bisitan itzuli omen zen Lekeitiora, sekula ez zelako herriarekin ahaztu. Lekeitioko herriak ere ez omen zituen haiek ahaztu, pertsona onak zirelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zein da historixia ba enperatrizana?
- Enperatriza, eon zan Lekitton, bakixu desterrata bialdu eben, bere zortzi seme-alabakin, gixona hildda ta hamen etorri zan, gerria hasi arte, gerria hasi zanian ha urten en bihar zan, ezta? Ta emon eban /emonban/ ejenplo bat bueno iñok emon baban ha, pertsona onak eta dirurik eta ez euken laguntasunaz-ta, benetako pertsonak zirin harek, ta gero jun zan ta ezkondu zanian semia Otto ta etorri ein zirian ha bisittan, sekula ez dira Lekittoaz ahaztu, ta geu be ez eurakin e?
- Ez?
- Honbre.
- Lekeitxok asko maitte zeban?
- Bai, bai, bai, bai, benetan e? Ta gerran be amak ha influidu ban “pena de muerte” euazan batzuk hil ta ez eitteko ta... Bueno, bueno, bueno, on-onak. Onak zirian.
-Izena zelan jakon? Enperatrizak?
-Zita.

Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia