Lekeitio (Bizkaia)

Umetatik bildumak egiteko interesa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

7.805 argazki omen ditu sailkatuta. Lekeitioko historia ondo ezagutzen duela komentatzen dute. Umetatik izan du halako gauzetarako zaletasuna. Lehenengo jaunartzea egin zuenean "Eliz-liburutxoa" izeneko liburu bat eman zieten eta hura omen da gordeta duen lehen liburua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta olakuak zemat daukazuz asko?
- Berrota hamabi.
- Berrogeta hamabi holako?
- Zazpi mila zortzirehun da bost argazki daukot. Heuren temakin, ezta?
- Bai.
- Lekitto asko goittik ta behera aldatuta.
- Orduan Lekeitxioko historixia-ta ondo ezautuko dozu zuk?
- Eh?
- Lekeitxioko historixia-ta ondo ezautuko dozula zuk, ez?
- Bai hombre, horixe zan neure afiziñoia ta, holantxek ixanda, eozer en bihar neban da. Leheno zana […] da holan pasaten gendun denpori.
- Eta noiz hasi ziñan holako kontuak jasotzen?
- E txikitxatik neukazan, daukat ondioko guri lehenengo komunioia eieuskunian, “primera komunion” emote euskuen liburutxu bat Elez liburua jakon ixena. Euskeraz indda lelengoz zana.
- Bai
- Ordun denboran da. Ta lelengo daukaten liburua haixe daukat, lelen daukaten liburua. Ta gero, beti ha edo bestia edo topaten zana edo batun da…maletia beteko neukoke. Amak esaten eustan: “zetako da? Etxin ez daukau nun euki be ta, zeure paperok eta braetak”. Afizinoi neuri zan ta, geldi, geldi, geldi, geldi geldika balidxo ixan eustan asko, ze gauzak ondo erun nebazan. Neure bizitzia zan “hobby” esateutzan batek, ezta? Mendizali nintzan, ta karo beti biharra eukaulez beti ba ez eukaun ha, ibiltteko holakoik baiña, Urrarixan ixan gara, Aizgorrin be bai ta horretan.
- Bai, eh?
- Baiña hogeta hiru urteaz, hara be idxon genduan […], Lekittarra zan, harek eta bixok. Ta bestelan ingurutako mendidxetan ta ahal nebanian.
- Bai ba.
- Ze autobusen gora beheria eguneroko lana zalez, nik domekan librako.
- Bai, lehen kotxerik eta holakorik ez zan egongo, edo oiñez edo autobusa hartu bihar, ez?

Egilea(k): Ane Erkiaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia