Lekeitio (Bizkaia)

14 urterekin hasi eta 52 urte lantegi berean

Aita arrantzalea zuen. Bera 14 urterekin eskola utzi zuenean autoen lantegi batean hasi zen lanean eta 52 urte egin zituen bertan, erretiroa hartu arte, hain zuzen ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta aitta ze zan arrantzalia?
Arrantzalia
-Zeure aitta?
-Arrantzalian umia naz ni. Arrantzalina.
-Orduan ee, Lekeitxion jende guztia izango zan arrantzalia edo?
-Gehixenak bai, gehixenak, ta hongo historixak ezta?
-Eta zeu ez?
-Eeh?
-Zeu ez zara arrantzalia izan?
-Nik hamalau urte naukozanian urten neban eskolatik, gehixao ikasi neban ta, hamalau urte ikasten egoteko, gehixao ikasi neban ta sartu nintzan, automobillak euazan, “linea de automobiles”, Lekitto ta Bilbokuak; taillerretan, hantxe taillerretan, ta hantxe ein nebazan berrota hamabi urte. Hantxe sartu, ta handixik jubilau. Gero […]honek aa…erosi ein zirian ta lelengotan zirin batzuk, gero saldu ta beste batzuk, ta holan ein zirian ezta? Lehenoko Lekitton arrantzarako.

Egilea(k): Lander Elkoro (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia