Mendira egurretara
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOA-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Axpe - Isabel Lete
- Data: 1988(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: LOA-001/009
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Emalea: Iñaki Aristondo
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Hantxe gurdi bet (eg)oten zan. Ota, garak-eta sartzen yesen aitek azpin. Han oten zan zestok iminteko "altekitxu" bet eta hor gorte, erantzi ez dodaz in iñoz [...] ho(ge)ta bost urtera arte in in dodaz. Gixon, oin jantziten zara frakakaz eta? Ni ordun jantziten nitzen, mendire joteko egurretan eta otatan, aite(g)az.
- Zetan?
- Egurre, ordun ez gendun eukiten iketzatarako dirurik.
- Iketzik bez.
- Iketzik, gitxi (eg)oten zan. Baie joten gintzezen Arriunagara arte, horti Arriunaga, igual, horrek Unbeko etzek, ez dakixu horrek txalek? Horrek han hemetik aldera, erosten yeden aitek eta beste bost (ed)o sei gixonen arten holan lote handi bet ta (egi)iten yedesen bota gurguxe eta hortaringo egur gogorrak, e. Ta (eg)iten yesen, pilo-pilok iminten yotsen hagin bateri lau hagin, besterik bat, sei lagun ixeten baziren iten yedena, sei sozio, sei hagine(g)az pilok, gero botateko sorteon zeinek diren, e. Ta joten ziren haien, bestek eukiten yedesen krieduk edo semek, baie gure aitek, gerran (eg)on ziren lez, mutilek, ni ixen nintzen mutile, ta ni joten nintzen frakakaz jantzite basora. Ta ieten (igoten) gendun, aite ixeten zan ganadu triste(g)az bildurre bako, ze idirik ez deu eukin iñoz, nik euki banun diru aiteri idik erosko nintzezen, baie neu atzeti parateko, e, eta kiña berari, ze berak be neuri halan iten yesten. Eukiten yesen behie pilekaz imini neu atzeti te pika ta arin ein behar ixeten nendun, neuk be eingo nintzen hori, baie ez nendun eukin hori oportunide...behar...
Egilea(k): Artatza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!