Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Dorletako beata etxerik etxe batzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dorletako beata etxerik etxe dirua batzen ibiltzen omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lehen bietiorrek eta dirue-ta batzen auen Dorletarako edo…?
- Bai, etxerik etxe ibiltten zien, ibiltten zan batzen. Ez dakit… Honeik hemengo Eskoitzako auzuna guztiok, ezta? Ta Atxabaltakuek be baietz uste´t, ez dakit, eta herrixen be bai batzen euen, ezta? Ta, ba, eukenak eukena emongo otsen. Txakur txiki bat baeueken, txakur txiki bat; ta haundixe baueken, haundixe.
- Eta dirue zetarako izeten zan?
- Ba, beretako.
- A! Beretako…
- Ez euken sueldorik eta. Ez euen orduen oingo moduen bodarik. Badakitzu? Ta horrek be asko esan gura dau. Bodatan gutxi itxitta be batek igual ez dau itxiko, baiña beste batek [hiru bat lau] milla pezeta itxitta be… Ta egon direz astiak hemen… Oin ez, oin ez dao hainbeste, e! Badaoz betik be bodak, baiña oin ez dao lehenaoko moduen. Oin hamar urte igual astien lau ta bost boda. Zapatuetan hiru boda? Kasi zapatu guztietan. Bai. Badakitzu, haik bostehun pezeta itxitta be milla ta bostehun pezeta die.
- Ya… Baiña harek ez euken holako diruik eta batu ein bihar…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia