Arropak josten urte askotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: LEI-003/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Ta han joskin ikesi ta gero…
- Han joskin ikesi ta gero etxien egon nitzen. Bai, etxien. Ta holaxe, nire bizimodue holaxe. Batzuk kobrau ta beste batzuk kobrau barik ondion.
- Neurrira…? Holan, neurrixak hartu ta baikotzai…?
- Bai, bai, bai. Badakitzu, hemen, ba, batak eta frakak eta alkondara ta… gehixen horixe. Bai.
- Zuk zeuk kanporako eitten zauen…
- Bai. Baiña horreatik esaten dotsut, batzuk kobrau ta beste batzuk kobrau barik eta ondion halaxe.
- Eta ehunak-eta edo tela edo materiala-ta nundik eskuraketan zittuen?
- A! Ez, telia eurak ekarten euen itteko. Bai. Eta, bestela, ba, neuk ezin baneuen fan Vittorixara, zera, hor Gatzaga gaiñien Gure Ametsan euen bat lehen ferrobiarixue izandakua. Ezta? Eta hak euken debalde trena. Eta errekauren bat bihar banauen harei emoten notsen apuntaute ta harek ekarten osten Vittorixatik. Klaro. Eta etxera ekarten osten, e! Ta propiñatxo bat emoten notsen ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!