Josten ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: LEI-003/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Gero joskin ibili zitzen…
- Bai. gero Mondrauen Gorroñogoitianien ikasi neuen, amagaz, Pruden. Pentseizu, hori, Alfonso edo hori txikitxue zan; esateko, jaixobarrixa ni han ibili nintzenien, ezta? Ta amandriek esaten osten, betik euen negarrez, betik negarrez umiori ta: “Zazpikixori halakuori, zazpikixori!” esaten otsen, ezta? Ta, ba, “zazpikixa” negar eitten euelako esaten otsela. Ta behin preguntau ein notsen. Zera, Mondrauen tabernia beuen zera, “Berbena” ez, beste bat zan, […] tabernia, han, frontoi ondun euen. Hak euken automobilla ta. Eta gero euen bestia “Hilarionena”, eta hango neska bat be josten ebillen. Ta harek kontetan zittuen izateko batzuk… tabernan entzunda, e! Tabernan entzunda. Ta guk, ba, juerga. Ta bestie etorten zan ta “Baiña ondion ez dozue ein hau edo hori edo bestia” ta halaxe. Ba, holaxen. Ni astelehenien fan ta zapatuan etxera. Holaxen ibili nintzen; urte t´erdi edo ein neuen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!