Rekadistak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: LEI-001/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Gero egoten zien baitte errekadistak edo… Esan gura dot, transportie esan dozu ta rekadistak edo errekauek eitten ibiltten zienak edo…?
- Bai, hemen errekauak orduen, ba, errekau gutxi, ezta? Zegaittik eze hemendik bertatik Vittorixara jentia faten zan trenian.
- […] esan gure dau [karreterue]. Martzel ta Patxi ta…
- Bai. Hemendik lehelengo errekaurik haundixenok eitten, ba, Vittorixara faten zan bertako jentia. Ta Vittorixara fan ta, ba, handik […]. Baiña etxien beti zerbaittek falta eitten dau. Ta falta eitten ebenien hemen bertan kalien euen bat rekadista ibiltten zana Bergarara; goixien urten ta gabien bueltetan zan Bergaratik. Mando bategaz, mula zer haundi bategaz, karrua ta rekadistia. Bai. Marzel, Marzelo Elgoibar. Hil zan. Edadekua zan; ya, ba, gu gaztiak eta ha edadekua. Ta, ba, ha akostunbrauta euan holaxe. Bai, hemen […] be gabetan, ha astien ez dakit zenbat egunien fango zan, baiña ha astien egun bi, hiru edo lau igual fango zan. Ta gero Maulandatik hona gorako, sarririk askotan, pisua ta karrua ta mandua be ya […] bueltia eindda kantsauta, behixakin semiak urteten utsen Maulandara. Behixek eukitten zittuen pareja bat etxien, ba, terrenuetan-ta biher puskat eitteko, ta gero behixekin Maulandara urteten utsen ta haik lagunketan utsen hona etorten behixekin. Bai.Ta hak, ba —ni akordetan naz— batien… gurien be, ba, zerbait etxien-edo falta bazan edo, hurrengo edozer gauza, ba, txutxerixaren batzuk igual, ta, ba, “Haretxek ekarri bihar dozu, Marzel” ta “Bai, bai, ekarriko dotsut”. Ta ya esta. Hak errekauak eitten zittuen. Hartan ona, e! [Buru… buru] ona hartan. Bai.
- Ta fan ze eitten zan, karrua hutsik faten zan ta gero karrua beteta etorri?
- Sarri gatzak-eta eruten zittuen, zegaittik eze, ba, hor behien be batzuk: “E! Ekarridazu zaku bat gatz!” batek be igual; beste batek igual, ba “Urlixa lekutatik ekarridazu hauxe ogixau edo bestia”; milla errekau modu. Ta, ba, hak ein eitten zittuen. Ta hak —akordetan naz ni— behixakin-ta gatza-fabrikatik, ba, igual hiru-lau zaku ekarten zittuen kalera. Ta kargau ta hurrengo egunien urteteko goxien kargauta eukitten eben gertu-gertu etxekuok ipintten utsen. Ta, ba, ha goxien hartu ta faten zan preparauta. Bai, errekauak.
- Gatzak errepartidu…
- Bai. Gero [basuen…], ba, jentiek, ba, “Etorriko dok” edo “Bixer fango gaittuk etxera”; hemen kalekuok, ba, bertakuok bertara faten gintzen ta, ba, karruen-edo han eukitten eben etxien-edo erretirauta. Errekauek gauza haundirik ez zan izeten, baiña… Hurrengo… Hurrengo igual “Ekarrizu zesto bat” igual, “barrixa”; ta hemen, ba, hau zestero jentiau, hau orduen ez zeben esistiduten hemen, ta hak hor behe-aldetik ekarten zittuen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!