Gatz lantegiaren inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: LEI-001/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- Ba, igual hasteko, gatz-fabrikako kontuek edo...
- Gatz-fabrikakuek?
- Bai, apur bat gatza zela eitten zan, ta...
- Gatz-fabrikako kontuak orduan... Bai. Nik [modu] baten ikusi nittuen danak. Lehenauko [zaharrek] lehenauko labetan-ta itten euen gatz [...]... Orduan mutiko gaztia nintzen, ta ikusi itten nittuen, baiña ez dakitzu? Zerik ez. Gaztiak zerik ez. Zegaittik eze ura deposittotik atarateko ta horreik gauza guztiok, ba, horrek danok ikusten nittuen. Ta erruberie bueltaka zela ebillen be bai. Ta danak. Baiña nik ez nekixen zetako zan ta zer eitteko zan ha. Ta gero, oin kasua allegau da, ba, ha mina-lekuko zera, tunela ta danak, ba, hundiduta euezen, ezta? Ya dana ha zerrau zanien, iñok kasorik ein ez, ta, ba, hundidu. Gu [hor] gebitzela, betik puskat hundiduten zanien, ba, arreglau eitten gittuen, ezta? Egurrakin zera in ta kuadrua in, ta ipini ta barriro jausten zan lekua zerrau, tapau ondo, ta pasua libre ifintten geben. Ta gero urte askuen egon zan, ba, iñok kasorik ein barik. Horreik danak zerrau in zien; ya manantialak be zerrau zien, ta depositto prinzipala be dana goraiño forrajiaz bete zan. Tellatua be ittokiñakin-ta, depositto prinzipalera hundidu zan dana; kuartoiok, [...] eta danok hara jausi zien. Ta gero iñok kasorik in barik. Gero Otxoak esaten osten niri "Ze, hor, hor...?" ta "Hor... [hor ibilittakorik], ba, [...], neu". Bai, egunen bat edo bi einddakuak bai bateron bat, baiña bestela nik, ba, bederatzi-hamar urte ein nittuen hor. Otxoak esan eusten: "Oin hortxe gura gauke jartia zertxobait, ezta? Martxan edo, ahal balitza". Zegaittik eze lehenauko honek fabrika zaharrok eta, ba, hemenguori gatz-fabrikia zan, Gatzagakuori. Hemen ez euen besterik ezebe, gatz-fabrikia. Ta gatz-fabrikan, ba, biharra eitten geben, ba, dozena bat lagun edo... Bai. Ta hemen, ba, jentia zabaldu eitten zan kanpora, ezta? Baiña horra dozena bat lagun... Bai, hor biharrien ibiltten gintzen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!