Legutio (Araba)

"Trillua"ren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Trillua" nolakoa izaten zen. Gasteiztik ekartzen ziren eginda. Larrainean nola jotzen zen garia. Makinak ez ziren hasi gerraostera arte. Garia "kodañiagaz" eta inoiz baita igitaiarekin ere ebakitzen omen zuten. Gari asko hartzen zen Elosun, Legution baino gehiago. Etxerako artoa, patata, oloa eta garia hartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gauza bat, trilluak esan dozu, ezta? Trilluak, hori, non egiten zan?
- Trilluak? Ba larrenien.
- Baiña fabrikaziñua edo...
- Ba ez dakit. Horreik e... ba Gasteiztik ekarten zien trilluak einda. Einda, bai, bai.
- A, bertako ferixatik, ezta? merkautik.
- Bai, bai. Trillue zan, ba, ohol zabal bat, ezta? ta gero azpitik eukezen zerak ipiñita, burdiña moduen, apurtu deidxien zera, lastue, lastue apurtu deidxien. Ta gero han, juaten zan, ba... harridxe ipiñita edo bat jarrita, behidxek edo ididxek edo, trillue eruten ebienak karrietako ta, halantxe.
- Bai, bai.
- Bai, trilluek.
- Baiño Bitoriatik ekarten zan...
- Bai, bai, bai, Bitoridxeti ekarrita, bai.
- Eta zuk, klaro, ya Elosun ez ziñen bizi, ezta? baiña hemen trilladorak-eta horiek noiz...?
- Trilladorak, idxa... bai, urte asko da idxa urten ebiela, bai.
- Gerra ostien, ezta?
- Bai, gerra ostien, bai.
- Gerra aurrien...
- Gerra aurrien nik ez dot hemen trilladorarik ikusi; ez, gerra ostien.
- Osea ke garidxe ebaiteko...?
- Garidxe ebaiteko kodañiegaz. Ta eskuz be bai! Igitaridxegaz. Hantxe igitaridxegaz, ta gero kodañiegaz. Ni ezkondu nintzenien, nik, guk etxien kodañiegaz ebaiten geban, ebaiten geban Elosun, baia ezkondu nintzenien hona, igitaridxegaz. Ha latza iten jaten niri! Jesus, Maria! Nere gizonak, ba, halantxe usaute euen, igitaridxegaz ta igitaridxegaz. Halantxe hartu ta eskukadaka-eskukadaka ta garridxe ondo domauta. Ta... halantxe iten zan.
- Alaba: azpelak egin eta gero metie.
- Bai.
- Gogorragoa, ezta?
- Bai, bai.
- Osea ke Elosun adelantatuagoak orduan...
- Bai, Elosun zeran e…
- Koadañiegaz...
- Bueno, labrantza, labrantza gehidxau eguen Elosun e, labradore handidxauek hemen Legutianon baiño, labrantza fuertiauek.
- Fuertiauak han hemen baiño...
- Bai, bai. Elosun asko ereiten geban. Guk etxerako garidxe hartzen geban urte guztireko, e! Bai, urte guztireko garidxe hartzen geban guk.
- Eta gero salduteko be bai? ez...
- Ez, saldu ez, etxerako. Etxerako, bai. Etxerako, ba, orlue, artue, patatak…
- Garagarra...
- … ta garidxe. Garagarra ez geban ereiten. Orlue... ta garidxe. Baia garidxe, ba, etxerako beste eukiten geban. Han kodañiegaz ebai. Nire nebak ebaiten eubien kodañiegaz ta gero, gero metie ein ta... gero larrenera!

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia