Legutio (Araba)

Behiak esnetarako eta idi-parea lanerako

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elosun etxerako behiak izaten zituzten, esnetarako. Eta baita idi-parea ere etxe bakoitzean, lanerako, soroak lantzeko edo basotik zuhaitzak ateratzeko. Ardirik ez. Auzoko batek ahuntzak zituen. Eta behorrak ere izaten zituzten mendian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hemen, Elosun ganau asko izaten zan?
- Bai!
- Ardixak eta...
- Bai. Ardirik ez, Elosun ardirik ez eguen, iñok ez euken ardirik! Batek eukezen ahuntzek, baia bestelan ez. Hor, mendireko bihorrak ta basa-behidxek be gutxi, etxeko behidxek. Ba, hor, ba idi parejie bakotxak; ididxek lan eiteko. Gero ba, basuen be bai [ibilten zien] lanien.
- Pareja bat etxean? edo bi?
- Bai, bat.
- Edo bi?
- Ez, bat, bat. Bai, pareja bat. Gero, ba, basuetatik e... atarateko, arbolak atarateko ta, egoazen e... gure nebak be halan ibilten zien, basoti arbolak ataraten. Ta ya… solue lantzeko ta danetarako. Ta behidxek esnerako, esnie saltzeko.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia