Legutio (Araba)

Elosutik (Legutio) Gasteizera oinez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elosutik Gasteizera oinez joan zen behin amarekin: Nafarrate, Betolatza eta Ziriaotik zehar. Arriagara irteten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elosutik Vitoridxera joateko?
- Oiñez be bai jun naz ni!
- Eta nondik?
- Nafarratetik, Betolazatik, Ziriano… hortik. Bai
- Betolaza, Ziriano...
- Ziriano ta gero ba...
- Miñao.
- Bai, Miñau ya… Miñau ya bide barridxen geratzen da, baia Ziriano eskumatara.
- Orduan, Arakatik.
- Arakatik, bai.
- Arakako mendidxa pasau.
- Bai.
- Eta urten... Gamarrara?
- Urten, ba, Arriagara.
- A, Arriagara.
- Arriagara, bai.
- Arriagara, bai, bai. Eta zenbat denbora kostetan zan gutxi gorabehera oiñez joatea hemendik hara?
- Ba ez dakit, ez dakit zenbat tardauko geban, ez daukot goguen.
- Asko ez!
- Orduen hanka fiñek eta!
- Hori umetan edo gazte denporan?
- Bai, gaztetan, gaztetan jun nintzen ni. Behin juen nintzen amagaz hortik. Bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia