Legutio (Araba)

Legutioko Elosu auzora igo zen lehenengo kotxea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elosuan lehen ez zegoen biderik. Elosura igo zen lehenengo kotxea aipatzen du. San Migelak izaten dira Elosuko jaiak. Bera Beheko Ostatuan lanean zegoen, eta han zeuden bilbotar batzuek Elosuraino eraman zuten Eulogia autoan, gurdibidetik. Gurdibidea non zegoen; gero urpean geratu zen, urtegia egin zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elosure oin bide ona dau, baia lehen ezebez. Ezebez. Hor ez euen bide barririk. Oin ein daurie bide ona, baia hor lelengo-lelengo igo eban automobillek San Migeletan. San Migelak zien Elosuko jaidxek, ta ni kridxada Beheko Ostatuen. Ta hor eguezen beranietan Bilboko batzuk, ta eukien automobille Renault…
- Hor ostatuen?
- Bai, ostatuen. Automobil fuertie. Ta, bai. Migel euken izena berak. Eta "Eulogia, te vamos a llevar hoy a Elosu", "¿A Elosu? ¡Si no se puede subir a Elosu en el coche!", "¡Pues te vamos a llevar!". Ta halantxe. Automobil potentie eukien, e! Ta, ba, burdibidetik. Ta igo eban Elosuraiñok! Bai. Lelengoko igo eban automobillek!
- Ze bide klase esan dozu?
- Burdibidie.
- Burdibide.
- Bai, "camino de carros"!
- Bai, bai, burdibidia...
- Bai, burdibidie.
- Eta hori, burdibide hori, nundik...?
- Burdibidiori ba, oin zertu dau…
- Zuzenean?
- Zuzenien bai, hametik, Ollerietatik, hartu ezkerretara…
- A, orduan e...
- Olleridxetatik, hametik Olleridxetatik be bide barri ona eguen, beti egon da hor bide barri ona.
- Baiña beste bide bat edo burdibide bat ez egoen hor ostatutik Elosura?
- Alaba: bai...
- Txoperatik. Hor oiñez jueteko bai! Baia…
- Oiñez joateko.
- Bai, oiñez jueteko. Hor eguen txoperie, ta Txoperatik eguen bide bat oiñez jueteko ona, bide ona, bai.
- Zuzena. Klaro, orain pantanoa dagoen lekuan.
- Bai, pantanue.
- Baiña urpean, urpean dago.
- Karo! oin urpeien dau dana ta! Ezebez. Oin urek hondatu gaitu hemen dana!
- Hori polita izango zan, e?
- Polite...
- Pantanoa egin aurretik.
- Bai, bai, oi! Hor zelai… terreno handidxek eguezen hor, zelai handidxek. Ene, hor! Ermosura bat zen.
- Orain ere...
- Bai, oin ura ikusten da! Baia horrek akaberie ekarri osku hemen, akaberie.
- Eta zer zan, burdibide edo?
- Burdibidie, bai, burdibidie.
- Hortik Elosura joateko, ezta?
- Bai, Elosutik honek e, oiñ e, bide barridxe daon betik baia eguen burdibidie. Bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia